Umeak sua lapurtu du. Esku ahurretako izerdi freskoak babestu du berotik. Begiak pentsatu du, begiak toki onak dira lapurtutako suarentzat. Sua lotsatia da pixka bat, masailak gorritzen zaizkio dantza egiten duen bakoitzean; umearen begiradan topatu du babesa. Orain lasaiago dago.
Umeak sei hari-zati lapurtu ditu amonaren jostun-poltsatik. Korapiloak egin eta egin Antilletarainoko distantzia josi du. Behor zuri eder bat beharko luke umeak Antilletarainoko distantzian nekatu gabe aurrera egiteko. Gitarra bat, pentsatu du umeak, gitarra bat egingo dut amonari lapurtutako sei hari zatiekin. Gitarra korapilo bat da errepikatu dio bere buruari, eta behor zuri ederraren gainean gitarra jotzen ikasi nahi duela otu zaio.
Eta sua darama oraindik begietan. Akorde-hotsek erakarri dute suaren dantzaldia, edo zaldiaren zuriak. Suak ere itsasoaz bestaldera egin nahi du salto, Antilletaraino adibidez; suak ere gitarra jotzen ikasi nahi du behor zuri ederraren gainean. Orain gitarra da sua daramana. Baina, umeari berdin zaio, bera baita gitarra eskuetan duena. Eta zaldi zuri eder baten gainean dabil gainera. Antilletaraino luzatu du begirada.
Abarlotz Olano-> Txorien txorrotxioa imitatuz ikasi zuen abesten. Txoriek kontatzen diotena idazten ikasi du gero. Bizitzari kantatzen dio, guri kantatzen digu. Zaldibiarra. Kantaria. Naturzalea. Poeta. Abestiak sentimendu zubi bihurtzen dituena. Plazaratu duen lehen diskoa ("Antilla") hartuta egin zigun orain aste eta erdi irratira bisita. Lehen diskoarekin, gitarra eta aho soinuarekin, eta Victor Lezama lagun nikaraguarrarekin etorri zen. Solasaldia Zoragarria, bai, Zoragarria hizki larriz, berari azpimarratzea gustatzen zaion bezala.
Eta Abarlotz eta Victorrekin igarotako tarte ederraz gain, urtarrilaren 15eko Itakak begirada, helduleku eta pasarte eder gehiago ere izan zituen.
Patxi Ezkiagak bere poema goxoarekin Txamantxoiara bidean jarri gintuen,
Joxe Goikoetxeak muxarra loalditik atera eta gurekin jolasean jarri zuen,
Ainhoa Najera San Benito Ikastolako ikasleak ekuazioak korapilatu zituen bere poesian,
Axun Izcok Lander Garroren "Kontrarioa" lana aurkeztu zigun,
eta Ekaitzek Abarlotz eta Victor irratian bertan zuzenean abesteko prest zeudela probestuz Abarolotzek sortutako "Poeta" kantua aurkeztu zigun.
Goiz oparoa!
Entzun nahi izanez gero egin koxk, eta saioa jaitsi eta gordetzeko:

Artista berri bat jaio da gure artera eta hori oso pozgarria da. Bejondaizula Abarlotz!. Solasaldia asko gustatu zait.
ResponderEliminarEgia da bai, Naiara, niri pertsonalki asko gustatu zait Abarlotzen lana, indar handia du, sentimendu asko, melodia erakargarriak... bigarren lana ere prestatzen ari omen da... primeran! Bejondaiola, bai! Eta solasaldiari dagokionez... bi mutil zoragarri topatu nituen parez pare. Muxu bana haientzako eta beste bat zuretzako!
ResponderEliminarElkarrizketa harribitxiaz jantzita dator, eta, gozatzeaz gain, ikasi ere, asko ikasi dut.Zorionak Abarlotz, Victor eta saioan parte hartu duzuen guztioi.
ResponderEliminarEskerrik asko Mikel! Pozgarria da astero-astero irratiaren bestaldean egoten zarela jakitea. Muxu bat!
ResponderEliminar