TXURREGI ETA GAZTELU
Abenduaren 28an, Irurtzun ingurua alde batera eta Olloko bailara bestaldera uzten duen gainean izan ginen, Txurregin; San Donato mendiaren jarraipena den bizkarraren beste muturrean. Urritzola herrian heldu genion bide izoztuari. Olarregiko lepoan eskuinera Txurregi (1125 m)eta ezkerrera Gaztelu (996 m) zabaldu zitzaizkigun, eta noski, biei bota genien begia, begia eta pausoa. Urrutian Saioa eta Auza, urrutian Adi eta Orhi, urrutian Anie eta Hiru Erregeen Mahaia. Elur artean arnasak Inuxente Eguneko jolasak marraztu zizkigun.
Irurtzun, Erroz eta aurrera
Urritzolaraino segi,
eguzkiaren lehen printzek epel
egin digute abegi,
bide izoztu ta elurtuak
bistan zaizkigu eskegi,
goza ondoren alderik alde
eta aurpegiz aurpegi,
neguko postal bihurtu dira
Gaztelu eta Txurregi.
Urritzolaraino segi,
eguzkiaren lehen printzek epel
egin digute abegi,
bide izoztu ta elurtuak
bistan zaizkigu eskegi,
goza ondoren alderik alde
eta aurpegiz aurpegi,
neguko postal bihurtu dira
Gaztelu eta Txurregi.
GORBEA (1482 m)
Urteari tontor gainetik azken begirada luzatu asmoz iritsi ginen Gorbea gainera abenduaren 31n. Lokatz eta elur artean. Bidean otsaila ikusi genuen enbor baten gainean eseri eta deskantsuan ura edaten. Pauso txikiagoa du otsailak... Eskutik helduta zihoazen uztaila eta abuztua, berotuta, kamiseta hutsean... Ekaitz eta bion artean urria, txapel gorri eta guzti, ageri da argazkian... abendua Muruako plazan utzi genuen urteko azken dantzaldian kantari...
Urte zaharreko kronika,
elur artean korrika,
gaurko egunez zu zapaltzeko
banuen irrika,
eguzkiari zirika,
Gorbea zaude polita,
urte berrian egingo dizut
berriro bisita.
elur artean korrika,
gaurko egunez zu zapaltzeko
banuen irrika,
eguzkiari zirika,
Gorbea zaude polita,
urte berrian egingo dizut
berriro bisita.
(Mendian gora haritza)
ze bista politak irati agur,bat edo bertso bat mendian edo ipuin bat
ResponderEliminarAupa Irati: URTE BERRI ON! 2011; izan dadila osasuntsua eta ederra, ilusio eta ametsez betea.
ResponderEliminarNi ere urte zahar egunean Gorbeian izan nintzen, hura jendetza! bai, niretzat behintzat ez da egunik egokiena Gorbeiara igotzeko, halere, Gorbeia, beti eder. Urte Berri On!
ResponderEliminarBadakizu Gorka, mendi gainera iristea nekeza da, baina, aiiiiiiiiiiiiiiii puntaren punta horretatik begirada luzatzen duzunean...
ResponderEliminarUrte berri on zuri ere Enara!
Izugarrizko jendetza bai, mendian sekula ez dut horrenbeste jende topatu. Txurregira joan ginen egunean bost lagun topatu genituen; halakoetan gustura jarraitzen da bakarren baten arrastoa. Baina, urte zaharra denontzat da urte zahar... urte berri on Mikel!
Mendiriz mendi lainoa, elurra...edozein modutara zein ederra den mendia.Irati Txurregiko gainetik Beriainera(San Donatora),gainez gain, joan al daiteke? Izugarri maitte ditut paraje horiek, muxu pottolo bat eta Urte Berri On.
ResponderEliminarBa joan-joan... badakizu, gogoak tira egiten duenean edonora joan daiteke. Txurregira joan ginenean tontorrean gizon batekin hizketan aritu ginen eta berak baietz esan zigun, modua badagoela, zenbait tartetan behera samarra joan beharra omen dago, baina.... ausartzen bazara, ziur nago zoragarria izango dela. Eskuminak Goierri aldera!
ResponderEliminar