2011-01-17

BI MIHURA ERDI = MUXU BAT


HITZA: MIHURA

Izarraitz mendilerroan (Azkoiti-Azpeiti) topatu genuen atzo mihura, Elorri Zuriaren bizkarrera igota. Landare bizkarroia da mihura, besteen bizkargain bizimodua aurrera ateratzen duena.

Majia, istorio eta sinesmenen ispilu izan arren, zientziak ere aztertu ditu bere ezaugarriak eta zenbait ikerketen arabera, kimioterapia eta radioterapia jasotzen ari diren gaixoen bizi kalitatea hobetzen duela aski frogatua dago.

Mihura landare sakratua zen antzinako druidentzat, gaitz guztien onbidea. Modu majikoan babestu eta sendatzeko gaitasuna zuela sinesten zuten, eta tximistetatik eta gaiztakerietatik babesteko, emakumeen ugalkortasuna hobetzeko, ikusezin bihurtzeko... balio zuela. Bakearen ikurtzat ere hartzen zuten (zuhaitzaren eta bere arteko elkarbizitza lasaia ikusita akaso?) . Bere sustraiak lurrera iristen ez direnez, eta airean bere kasa bere burua mantentzeko gai ez denez, garai bateko kontuek diote ez lurrarena, ez zeruarena ez den elementu berezia dela mihura. Beharbada hortik dator muxuaren kontua, muxua ere zerbait berezia delako, ez lurrarena, ez zeruarena ez den zerbait berezia. Mihura azpian emandako muxuek maitasuna hilezkortzen omen dute. Maitasuna hilezkortzea zer den... hori beste putzu bateko ura da; igerian aritu nahi duenak bota dezala lehenengo harria!




AFORISMOA:
"Gaitzerdika dabil, erdiek osoa osatzen dutela konturatu gabe."

Beti ez da izerdia lehortzeko zapia aldean izaten. Tanta bat eta tanta bi... iturria jarioan! Eta noski, beti mugako arrastoa tentatuz dabilenak igerian itotzeko arriskua du.

Nik nahiago gaitz osoei erremedioa jartzeko ahalegina egin, gaitz erdiekin errenditu eta beti gaixo ibili baino.





2 comentarios:

  1. Bai, aste bukaera aparta bizi izan dugu aurrekoa, urtean zehar gutxi batzuk, halakoak, Urbi aldera ere a zer nolako jendetza. Mihura, bai, hor izaten da negu partean oso nabarmen zuhaitz hosto galkorretan.Bizi eta gozatu natura.

    ResponderEliminar
  2. Irakurri dudanez, pinuetan, arteetan eta haritzetan azaltzen omen da batez ere; guk elorri zurian ikusi genuen eta gure inguruan zebilen bakarren bat sagarrondoa aipatu zuen. Urbira bidean ere ikusi zenuten?

    Muxu bat!

    ResponderEliminar