Argazki albumari begira zaude. Urte asko dituzte argazkiek. Zimurrak ere atera zaizkie. Hauts pinportak pilatu dira argazkiko neskatilaren betileetan, etorkizunari putz egiten ari dela dirudi. Zuri-beltzean lotsagabeagoak ziren irribarreak, zuri-beltzean errazago egiten zuen izerdiak irrist, zuri-beltzean... zenbat amets margotu dituzu zuri-beltzean?
Argazki albumari begira zaude. Atea zabaldu da argazkiko neskatilaren atzean. Denbora esango luke bakarren batek, haize-kolpe bat pentsatu duzu zuk. Elur hautsa harrotu da neskatilaren oinen artetik eta begiak itxi dituzu, neguko dantzaldiek ez dizute onik egiten.
Begiak zabaldu ondoren ere, argazkiari begira jarraitzen duzu. Zure ezpainetako karmin gorria argazkiko neskatilaren ezpainetan ikustea gustatuko litzaizuke. Beste asmorik gabe, zuri-beltzean gorriak nolako kontrastea egiten duen ikusi nahi duzu.
Gorri, Txuri eta Handirekin (Arantxa ez omen da Athletic zalea...) batera etorri zen Arantxa Urretabizkaia larunbatean Itakara. Solasaldi goxoa izan zen, ederra, hartu eta eman zakua ikasgaiz betetzeko astia izan genuen.
Arantxa Urretabizkaia --> Umetan idazle izatearekin egiten zuen amets; handitu denean, nobela on horren bila dabil; eta bitartean... hiru lore morez hornitutako liburuak oparitzen dizkigu irakurleoi. Eta gozarazi egiten digu. Donostian jaio eta Hondarribian bizi da. Idazlea da, kazetaria ere bai. "3 Mariak"(Erein), argitaratu duen azken liburua.
Berak erabaki zuen elkarrizketako lehen galdera zuri-beltzean ateratako garai bateko argazkiei buruzkoa izango zela...
Eta horretaz gain...
-Patxi Ezkiagak Baltaxarrek guretzat utzitako olerkia bidali zigun kristalezko botila baten barruan.
-Joxe Goikoetxeak elur artean jolastera bidali gintuen; antziarra ukitu behar den hitz horietakoa baita.
-Elixabete Garmendiak azken hilabeteko kronika egin zigun Ezkaratzetik. "Goazen goazen" kantatuz bukatu zuen bere jarduna.
-Atarrabiako errotariak, Saioa Gonzalok, amatxori eskean ondu zuen olerkia.
-Ekaitzek Maialen Lujanbioren "Hau koaderno bat zen" liburu-koadernoa aurkeztu zigun.
-Eta Ekaitzek berak, azken ginda Gontzal Mendibilek abesten duen "Merezi ote" kantuarekin jarri zion saioari. Jatorrizko hitza Cesare Paveserena da, Joseba Sarrionaindiak euskaratu zuen.
Goizpasa bikaina larunbatekoa. Zuk ere bertatik bertara gozatu nahiko bazenu egin koxk. Eta oroitzapenen kutxatilan lekutxo bat egin nahi badiozu saioa jaitsi eta gordetzeko aukera ere baduzu: http://blip.tv/file/get/Irati-ArantxaUrretabizkaia_201118561.mp3

Ederra da Imanol,Lete, Lurdes Iriondo, Laboa...oso bizirik jarraitzen dutela ikustea eta entzutea, Itakako erresuman. Mila esker saioa egiten eta zuzentzen duzuen guztioi, bereziki, zuri Irati eta zure anai Ekaitzi, oso eztiki, samurki eta dotore aritzen zarete.
ResponderEliminarDenbora asko ez da, jarri nintzela Itaka saioaren uhinetatik zintzilik, hau gozatu beharra! astero zain egoten naiz,irrikaz, zuk Irati, irratsaioa noiz jarriko, noiz zintzilikatuko zure blogean.Esker aunitz eta segi horrela, gozatuz eta gozaraziz.
ResponderEliminarArantxa Urretabizkaia: bizitza biziz, duintasunez, urtetan sartzen, zahartzen, ari den emakume ederra, dotorea. Solasaldi ederra eta gozagarria, oso ongi eramana eta bideratuta. Balio handiko neska zara, Irati:sentibera, gozoa, jostaria eta batez ere oso baikorra.
ResponderEliminarItaka saioa izugarri gustatzen zait, dena da zukugarria, dena da gozagarria eta ederra, hasi Patxi Ezkiagaren asteroko olerkietatik, zein luxua,eta amaitu Ekaitzek egiten duen kantaren azalpenekin. Bikain, kuadrila.
ResponderEliminarSaiatzen gara, bai, Mikel, astero-astero artista handi hauen kantuak dantzan jartzen. Altxor zoragarria da utzi digutena eta zer ederragorik hori zabaltzea baino?
ResponderEliminarPozten naiz Mila! Masailak gorrituko zaizkit... askotan mikrofonoaren aurrean jartzen gara bestaldean inor ez dela egongo pentsatuz, edo ez dugu pentsatzen bestaldean inor egongo denik... baina, oso polita da hariaren bi muturrak lotuta daudela jakitea.Mila esker!
Mundiala da Arantxa, Aritz! Sekulako ikasgai ederrak utzi dizkigu liburuan eta irratsaioan ere perla ederrak oparitu zizkigun.
Arrazoi osoa duzu Kepa, izugarrizko luxua da Patxiren arrastoa gurean izatea, eta Ekaitzen lana ere txapela kentzeko modukoa da. Joxe, Ezkaratzeko lagunak, gaztetxoak, liburua aurkeztera animatzen direnak... bakoitzaren ukituak egiten du Itaka handi. Zuen ukituak ere bai!
Muxu bat laukote!