2011-01-10

INFINITUAK LO HARTZEN DUENEAN...



HITZA: MUXARRA



Zer da, zer da...

- ... ametsak buztanean zintzilik eramaten dituena...
- Sei hilabeteko egutegia oparitu dio oraindik ospatu ez duen urte berriak.
- Bere familian badira urte osoa mozorrotuta egiten dutenak (begialdean mozorro ilun bat eramaten dutenak).
- Festak gustatzen zaizkio, bereziki gau festak, eta egunari karras-karras egiten dio hozka.
- Udazkenean gizendu eta udaberri amaierarako "bikini operazioa" egiten du.


Kattagorria pentsatuko du bakarren batek, edo sagua... pista-zerrendak lo harrapatu duen seinale! Despistatuta dabilen horri esango banio... muxarrak baino lo gehiago egiten duzu!
A! Esnatu zarela? Horretarako egin dizut oihu! Makarrak astindu badituzu gosaltzeko moduan zara, egin hozka argazkiari... eta on egin!





Aforismoa:

"Infinitua parentesi baten barruan."





Infinitua parentesi batean sartzea, irribarrea poltsiko baten barruan sartzearen pareakoa. Guztia ezerezak mugatzen duenean... nor da argia logela ilun batean sartzen duena? Haizeari putz egiten ausartzen denak nora bidali nahi izaten du haize bultzatua?

2 comentarios:

  1. Aupa Irati!

    Kuriositatez, muxar emerik ba al da? Muxemea al litzateke? Mux...jejeje, enbido!

    ResponderEliminar
  2. Imajina dezakezu zer egin dudan, ezta? Zorioneko Googlera jo eta muxeme jarri dut. Muxe me... ingeleseko kontu asko (ez ditut ulertzen!)azaldu zaizkit eta gaztelaniaz sarrera bat, muxe-ri buruz, arrain bereziren bat ote den edo...

    Enbidoari eutsi eta... irabazi, ezta? Saiatzea omen da garrantzitsuena...

    ResponderEliminar