2011-01-14

EGIN APUSTU ZURE BURUARI (XIV)


Poliedroez ari zaie hizketan irakaslea ikasleei. "Poliedroa gorputz geometriko bat da, aurpegi lauak dituena... Dadoa, dadoa kubo bat da, kuboa poliedroa da, beraz, kuboak aurpegiak ditu, beraz, dadoak aurpegiak ditu..." . Atzeko aldean eserita dagoen ikasle txiki azkarrak eskua altxatu du beste askotan bezala eta galdera luzatu dio irakasleari (eta begirada)... irakasleari masailak gorritu zaizkio eta gainerako ikaskideek barre egin dute...
Irakasleak egoeratik ihes egin nahi, eta problema bat egingo dutela esan die (irakasleak beti izaten du untxia besapean gordeta). 120 dado jarri ditu mahai gainean eta berehala erakarri du ikasleen arreta...

DADOAK

Kolore ezberdina duten hiru ontzietan 120 dado daude banatuta. Ontziak gorri, berde eta urdin kolorekoak dira. Ontzi berdean dagoen dado kopurua ontzi gorrian dagoen dado kopuruaren bikoitza da. Ontzi gorritik ontzi urdinera 6 dado eta ontzi berdetik ontzi urdinera 7 dado aldatzen badituzu, ontzi berdean egongo den dado kopurua eta ontzi urdinean egongo den dado kopurua bera izango da. Zenbat dado zeuden hasieran ontzi bakoitzaren barruan?


Irakaslea lasaiago dago, ikasle guztiak buru-belarri dadoekin jolasean dabiltza; dado hau hara eta dado hau hona...

A ;-) ikasleak irakasleari zer galdetu dion jakin nahi duzula? ;-) Jarri irudimena martxan, dadoak, aurpegiak, puntuak, begiak...

5 comentarios:

  1. x+y+z=120; x=2y; z+6+7=x-7 (x berdeko bola kopurua, y gorrikoa eta z urdinekoa)

    z+13=x-7 -> z+20=x

    x+x/2+(x-20)=120 -> 2,5x=140 -> x=56

    Nire ustez, ontzi berdean 56, gorrian 28 eta urdinean 36 dado zeuden. Irakasle, irakasle, ongi egin dut?

    Normalean irakasleek beldurra izaten diote klasean gorritzeari. Zuk egin duzu eta zorionak horregatik, ikasleei Irati erakutsi diezulako arbela aurrean.

    Irati, zer gertetzen da lau muxu eta erdi idazten badut ordenagailuaren teklekin baina pantailara bikoitzaren bostena baino ez bada iristen eta, gero, erro hamaseiren bostena interneteko uhinetan galtzen bada? Beno, handik ezer geratu bada zeuk hartu.

    ResponderEliminar
  2. Primeran Leire, ekuazio-sistema eta guzti. Eskerrik asko muxuarengatik, bidalitako guztia masailera iritsi ez arren, bihotzera lau muxu eta erdiak iritsi zaizkit.

    Bueltan zuretzat bi masaila gorritu eta irakasleak ikasleari eman dion erantzuna. Asmatzeko baduzu, behar adinako irudimena.

    ResponderEliminar
  3. kaixo irati:)
    problema ahu ez dut on gi ulertzen

    ResponderEliminar
  4. Aupa Irune, aspaldiko!
    Aljebrarik eskura ez duzu eta... probak eginez asmatu beharko duzu kolore bakoitzeko ontzi bakoitzaren barruan dagoen dado kopurua.
    Aipatutako hiru baldintzak bete behar dituzte ontzietako dado kopuruek.

    - 120 dado guztira.
    - Ontzi berdean dagoen kopurua gorrian dagoenaren bikoitza da.
    - Ontzi batetik bestera aldatutako dado kopurua aztertu.

    Probak egin eta probak egin... ea ostirala baino lehen helmugara iristen zaren! Animo!

    ResponderEliminar
  5. Leire, datorren astean argitaratuko dut zure erantzuna; aspaldi honetan bakarrik utzi gaituzte eta... buru batzuk martxan jarri nahi ditut. Ongi pasa asteburua!

    ResponderEliminar