Santos (irteerara joandako gurasoetako bat), Iñaki eta Julen (irteerara joandako bi ikasle), taldetxoa osatu dute beste hogeita hamabost bat lagunen artean. Kakuta (942 m) gainean daude dutenetik ematen eta ez dutenetik hartzen. Egindako ahalegina asetzen. Hamaiketakoaren ordua da. Nagore hirukoteari begira dago. Eta ni ere bai; begira eta entzuten. Filipino (beltxa, erdian txuloa duena) bat du Iñakik eskuetan...
SANTOS: Hik jantzak zuloa, nik jango diat bestea.
IÑAKI: Baño zuloa ezin dek jan...
JULEN: Ba, nik jaten diat.
IÑAKI: Eta? Ze zapore dik?
JULEN: Goxoa dek.
IÑAKI: Bai baño, ze zapore dik?
JULEN: Ez zakiat... angulana.
IÑAKI: Nik ez diat sekula angulaik jan.
JULEN: Nik´e ez.
IÑAKI: Baño... zuloa ez dek ahuan kaitzen. Zuloa ematen dona baño haundigoa dek.
JULEN: Intzak probea.
SANTOS: Gosetu neok Iñaki! Hitzat ordun zuloa? Nik gustoa jango diat bestea.
Eta Iñakik zuloa jan zuen. Neuk ikusia! Eta baietz esan zuen, angularen zaporea zuela. Nik sinetsi egin nion, halere nahiago izango nuen Santosi eman zion txokolatezko pusketaren erdia ahoratu. Eta imajina dezakezue Nagore bitartean zertan ari zen... erdi negarrez, berak ere zuloa jan nahi zuela eta Iñakiri pixka bat emateko eskatuz.
Mendiak, lagunarteak, adin ezberdinetako neska-mutilen artean egoteak oparitzen dituen bitxikeriak.
Mendiak, lagunarteak, adin ezberdinetako neska-mutilen artean egoteak oparitzen dituen bitxikeriak.
Solasaldi ederra, dibertigarria; halakoxeak dira umeak adin horretan: dena galdera, dena inozentzia.Eta gu, gehienetan, beraien galde etorria zapuzten izaten gara, horrek, gerora, dakarren kaltearekin; bai, kalte nabarmena, bizitzaren aurrean gure buruari inongo galderarik egin gabe jartzen garelako, eta halaxe bizi gara hain azalkiro.
ResponderEliminarHalakoxeak dira umeak eta halakoxeak gara helduok, zirikatzaileak. E, Santos? ;-)
ResponderEliminarBaina, bai, arrazoi osoa duzu Mikel, bagabiltza aurrera, edo aurrera ustean... hausnarketa momentu horiei patxada pittin bat bederen, eskaini gabe. Elkarrizketa zirikatzaile hau hausnarketarako arrazoi izan bada, ni gustura!
Segi ongi!
zelako ixtoriak,kontatzen dira mendin nola dira umeak ez ze kuxkuxerok dira historia txiki batetik haundi batera jotzen dute bejon daizuela
ResponderEliminar