Gaur goizean Fibonaccik e-mail bat bidali dit opari eta guzti. "Musika ederraz jantzita, azken egunotan bildu ditudan irudiak bidaltzen dizkizut". Aspaldian bere berri izan gabea nintzen, eta ilusioa egin dit mezuak. Urrezko proportzioaren bila euren gorputza neurtzen ibili ziren ikasleei eskuminak emateko esan dit. "Konturatzen zara, Irati? Matematikak zortzi mendeko denbora tartean lotu gaitu".
Fibonacci erronka zalea da eta bere mezuen bukaeran beti problematxo, ariketa, jolas bat uzten didanez, gaurkoan ere halaxe idatzi dit:
EZABATU GABEAK
"Batetik hogeita hamarrera bitarteko zenbaki oso guztiak idatzi ditut pergamino batean. Zenbaki guztiak bata bestearen ondoan idatzi ondoren, batzuk ezabatu egin ditut (zertarako idatzi gero ezabatzeko, ezta? Matematikariok halakoxeak gara! ;-)). Ezkerretik eskuinera banan-banan ezabatzen hasi eta beste zenbaki baten bikoitzak ez zirenak bakarrik utzi ditut pergaminoan. Zeintzuk dira pergaminoan ageri diren zenbaki osoak?"
Ea unibertsitate garaian ikasle zaharragoei erosi nien kamiseta aspaldian zergatik ez dudan jantzi galdetu dit bukaera-bukaeran. Sei bat urte kamiseta erosi nuenetik! Jantzi eta garbitu, jantzi eta garbitu, kamiseta txikitu eta norbere bular-gerriak zabaltzen (pittin bat) direnez, kamiseta oroitzapen ikur bihurtu da...
Untxi batzuk ageri dira kamiseta urdinean. Fibonacciren untxiez... hitz egingo dizuet beste batean!
Ea unibertsitate garaian ikasle zaharragoei erosi nien kamiseta aspaldian zergatik ez dudan jantzi galdetu dit bukaera-bukaeran. Sei bat urte kamiseta erosi nuenetik! Jantzi eta garbitu, jantzi eta garbitu, kamiseta txikitu eta norbere bular-gerriak zabaltzen (pittin bat) direnez, kamiseta oroitzapen ikur bihurtu da...
Untxi batzuk ageri dira kamiseta urdinean. Fibonacciren untxiez... hitz egingo dizuet beste batean!
Asko kostatu zaio e-mailari iristea, ezta? Eta... Fibonaccik ordenagailua erabiltzeko ohitura zuen?
ResponderEliminar1 3 5 7 9 11 13 15 17 19 21 23 25 27 29 zenbakiak problema ongi ulertu badut. Edo... 1 eta 30 arteko zenbaki guztiak osorik idatzi zituen? Edo bikoitza ezabatzean erdia baino gehiago geratzen da pergaminoan? Ai, ez dakit.
Irati, nor zen Fibonacci? Lorazain famatu bat? Edo untxiak eta erbiak zaintzen zituen? Entzuna daukat zuhaitzek Bonacciren zenbakiak ikasten dituztela. Eta, erbiek Bonacciren zenbakiak jarraitzen dituzten jakin nahi izan zuen bat erbi gorpu pila batekin agertu zela, horrela hobeto kontatzen zituelako.
Asko... segun denbora nola neurtzen dugun!
ResponderEliminarEz, ez duzu problema ongi ulertu... ;-( . Pentsa zenezakeen hain begi bistakoa ez zela izango... ;-P Ulertuko ez zen beldurra banuen, horregatik saiatu naiz ahalik eta garbien idazten. Zure erantzuna ikusita filologo jaunari erakutsi diot eta ulertzen dela esan dit... Beraz, irakurri berriro!
Fibonacci, zertan ari zen oso ongi jakin gabe, naturaren erraietaraino ongien iritsi den zientzialaria da.
Muxu bat! Ez ote ditu zortzi mende behar izango zuregana iristeko!
1 3 4 5 7 9 11 12 13 15 16 17 19 20 21 23 25 27 28 29. Geratzen zirenen bikoitzak ez zirenak? Matematikaz ahaztu eta filologia ikasi beharko dut azkenean, unibertsitateko ikasketak hasi aurretik problemak ulertu ahal izateko. Esan filologo jaunari hitzei zenbakiak jarri behar zaizkiela, eta ez ibiltzeko problemez ihes egiten, barrura salto egiteko (niri ez dit jaramonik egiten eta agian zuk esaten badiozu...).
ResponderEliminarMuxu bat eta gonbidapen bat: ea kromoak albumean jartzen dizkidazu. bi aste daramat kromo pila ohe gainean eta albuma ondoan, nola jarri ez dakidala.
Ongi izan.
Bai, orain bai!
ResponderEliminarFilologo jaunari esango diot, halere, kasu egingo ote didan... badakizu (beno, ez; Saioarekin hitz egin beharko dut) anaia, ahizpa, arreba zaharragook kasu gutxi egiten diguzue txikioi!
Eta kromoei dagokienez... zerbait egin beharko dugu ohe gaineko "kuxidade" hori antolatzeko... ea-ea emaidazu denbora pixka bat...
Besarkada potolo-potolo bat!
Leire, zuretzako zen aurreko mezua!
ResponderEliminarIrati, zertarako daude zenbaki horiek guztiak pergaminoan? Edo hori ostiral honetako galdera da?
ResponderEliminarFilologo jaunak ez dakit nori egiten dion kasu, baina nik Saioari bai! (nahiz eta berarekin hitz egiten baduzu ezetz esango dizun). Baina frantsesa eta italiarra (horrela deitzen dira akordeak euskaraz?) nola diren ez dakienean edo matematika ariketek otartekoak egiten jartzen dutenean beti daukat berarentzako denbora.
Kromoekin jolastu nahi beste denbora. Gero txukun txukun utzi albumean, eh? jaja
Ea noiz elkartzen garen, badut zu ikusteko gogoa!
Berari (Fibonacciri) galdetu beharko diogu... baina, akaso hobe guk gure buruari galdetu eta erantzuten saiatu, izan ere... erantzunak beregana iristen zortzi mende eta bueltan etortzen beste zortzi beharko baditu...
ResponderEliminarBai, arrazoi osoa duzu! Ezetz esaten dugu, baina, anaia eta arreba eta ahizpa zaharrok txikiongandik ere asko ikasten duzue...
Ea ostiralean zuek ateratzerako iristen naizen... Gosaltzeko berandutxo izango da, ezta? ;-)