2011-01-28

EGIN APUSTU ZURE BURUARI (XVI)



Umea heldu sentitzen da biderketa taula ikasten ari de
n garaian. Amari esaten dio galdetzeko galdetu, galdetu, edo aitarekin ogia erostera joan eta okinari esaten dio galdetzeko, edo siesta egin berritik esnatu den aitonari, edo telebistaren bestaldean bizi den untxi berritsuari. Bada grabagailuarekin bere ahotsa grabatu eta grabatutako galderei erantzunez arratsaldea pasatzen duen umerik ere; zazpi bider bi hamalau, zazpi bider hiru hogeita bat, zazpi bider lau (ez dakit zer gertatzen den zazpi bider lau eta hiru bider bederatzirekin...)... hogeita zortzi...

Orain dela bi aste mendi buelta luze batean Nagore txikiaren ondoan joateko zortea izan nuen. Zortzi urte ditu Nagorek eta oraintxe bete-betean harrapatuta dauka biderketa-taulak. Han hasi ginen bi bider bat, bi bider bi... lau bider hiru, lau bider lau... zazpi bider bost, zazpi bider sei... andereñoak errepasatzeko esan digu. Eta etxeko lanak egitea garrantzitsua dela errepikatzen dugunok nola ez lagundu neskatilari etxeko lan-errepasoa ongi egiten... zortzi bider lau, zortzi bider bost eta berak, ongi ari naiz, Irati? Eta nik baietz, bere andereñoa banintz...

Baina, mendi bueltak luze harrapatu gintuen, biderketa taulak baino dezente luzeago eta ia konturatu gabe ehun eta bi bider bost, ehun eta bi bider sei, laurogei mila bider zazpi, laurdogei mila bider zortzi... ari ginen zoro-zoro. Nagore zoro-zoro eta ni zoro-zoro-zoro. Eta halaxe iritsi ginen 142 857-ren taulara; eta halaxe hasi ginen...

142 857 * 1 = 142 857
142 857 * 2 = 285 714
142 857 * 3 = 428 571
142 857 * 4 = 571 428
142 857 * 5 = 714 285
142 857 * 6 = 857 142


Eta 142 857 * 7? Galdetu zidan Nagorek. Eta nik nahikoa zela, magia kontu batzuk kontatu behar nizkiola, atseden pixka bat hartuko genuela eta papertxo batean azken sei biderketa horiek idatzi ondoren, pare bat bitxikeria azalduko nizkiola.

Eta horrelaxe konturatu zen Nagore 142 857 zenbaki magikoa dela. Gaur horixe eskatzen dizuet, sei biderketa horiek aztertuta 142 857 zenbakia magikoa zergatik den azaltzeko. Ea hiru arrazoi ezberdin emateko gai zareten!

Mendi buelta nola bukatu genuen Nagore eta biok? Indarrak ahotik ihes egin zigun eta... nekatuta!

9 comentarios:

  1. beti zifra berdinak dituela eta orden berdina beti jarraitzen dutela zifrak

    ResponderEliminar
  2. Aupa Andoni!

    Konforme, emandako arrazoia zuzena da. Eta ez da gutxi aipatzen duzuna, horrek bakarrik magiko bihurtzen du zenbakia, baina... beste bi arrazoiak? Izerdi pittin bat gehiago bota beharko duzu... Animo Andoni! Astea oraindik luzea da eta!

    Asteburu on!

    ResponderEliminar
  3. Andoniren erantzuna argitaratu egin dut; badakit asko iritsi zarela puntu horretara, nahiko begibistakoa baita hori betetzen dela. Ba... hementxe beste arrastoen bila jarraitzeko pista:

    Sei biderketen emaitzak:

    142 857
    285 714
    428 571
    571 428
    714 285
    857 142

    Horrela garbiago ikusten da bidea?

    Animo!

    ResponderEliminar
  4. Ez... ez da hain garbi ikusten...

    142 857
    285 714
    428 571
    571 428
    714 285
    857 142

    Ea horrela...

    ResponderEliminar
  5. Ez ba! Ez dit uzten... zuek zuen paperetan idatzi emaitzak... 142 eta tartea utzita 857; azpian 285 eta tartea utzita 714...

    ResponderEliminar
  6. kaixo irati:
    bertikali eta orizontali zenbaki berdinak dituzte baina beste orden batean hau da: 142857
    142+857-285 = 714 bi lehenengo zifra geitzen eta hirugarrena kentzen laugarrena hematen du.
    Ezkerreko zenbakiak txikitatik handienera joaten da eta ezkuina handitik txikienera joaten dira bere ilarak.
    Espero dut horrela izatea muxu bat.

    ResponderEliminar
  7. Beste bitxikeria bat! Eskerrik asko Nahia, ni ez nintzen horretaz jabetu!

    Eta azken kenketa egin gabe zer gertatzen da 142 + 857 egitean? Ea pista horri jarraituz gero, zer topatzen duzun!

    Pozten naiz zu txoko honetan berriro ikusteaz!

    ResponderEliminar
  8. Bi zifrak batzen 999 hematen duela: 857+142=999
    285+714=999
    hori da??

    ResponderEliminar
  9. Sei kasuetan gertatzen da hori? Bai, ezta?

    Ea ba, hirugarren arrazoiaren bila!

    Ez, ahaztu zatikiekin ere baduzu lana egiteko ;-).

    Bihar arte, Nahia!

    ResponderEliminar