2011-02-28

Zilaren zirrara



HITZA:
ZILA


Zilborra; txirriñe. Bai, txirriñe, umetan (eta umeagotu nahi izaten denean ere bai) norabaiterako ate bihurtzen zaigu zila. Eta norabait horretara pausoa luzatu baino lehen, norabait hori ilun badago batez ere, txirrina jotzea izaten da onena.

Askotan pentsatu izan dut nor ote dagoen txirrina jo arren, zabaltzen ez den atearen bestaldean. Askotan pentsatu izan dut bizitzaren orbainak zergatik duen korapilo itxura. Askotan pentsatu izan dut bizitza jaiotzen garen unean itotzen ote zaigun.

Txirriñe; jaio ginen uneko oroitzapen ahaztuen melodia isila.






AFORISMOA: "Ausarta zela baina, hark ere hotzikarak!"


Bai, hotzIKARAK. Bularraren eta bizkarraren arteko irristaldiak. Aldapa izoztuetan behera hankaz gora eroritako sentimenduen jolasa.

Sukar erreen hotzaldia, maitasun aitortza beroen dantzaldia. Hotzikarak badaki beldurra zirikatzen.


5 comentarios:

  1. Laratza bheko suaren lekuko fidela izateaz gain, ardatz eta zila ere bada.

    ResponderEliminar
  2. Azti ibiltzen zara Mikel! Atzean utzitako hitzak hitz berriei lotuta... hizkuntza korapilo bat den seinale!

    ResponderEliminar
  3. joder sabela nire sabela gordi dago ez nekien irati

    ResponderEliminar
  4. Hainbeste kirol egin eta oraindik ere "gordi"? Abdominalak egiten hasi beharko duzu! Edo ez... akaso errazagoa izango da sabel beteari duen xarma topatzea. Ez zaizu iruditzen?

    ResponderEliminar
  5. bai noski saiatzen naiz bai

    ResponderEliminar