2011-05-26

BEJONDEIZUELA!



Entsaio eta emanaldian
pozik hartu dugu parte,
musika, dantza ta poesia
zenbat dohai, zenbat arte!
Farolapeko argi ttikia
zorionerako ate,
etorkizunak aurrera bide
luzea izan dezake...
bejondeizuela neska-mutilak,
zoragarriak zerate!



Txaro eta Iratik ZIZUR BHI-ko Batxilergoko lehenengo mailako ikasle guztiei eta Lur eta Andreari... zorionak! Mundialak zarete! Zuen barne-ahotsari oihu eginarazten asmatu duzue!

Literatura, euskara, deklamazioa, dramatizazioa, gorputz-espresioa, ahots-jokoak, harremanen gertutasuna, adiskidetasuna, ilusioa, parte-hartzea... pentsa zenbat ikasgai berri landu ditugun, eta denok hamarrekoa lortu duzue! Zorionak!

10 comentarios:

  1. Irati!
    eskerrik asko zuei parte hartzen usteagatik
    orain bertso afarira arte itxaron beharko dugu
    muxu!

    ResponderEliminar
  2. Dena txaro eta zuri esker izan da. Eskerrik zareten bezalakoak izateagatik :). Espero det hurrengo urtean bertze emanaldiren bat antolatzea...

    ResponderEliminar
  3. iratii:)
    Zorionak zuei prestatutakoa prestatzeagatik, urte honetan bizi ditugun irribarre eta negarrentan parte hartzeagatik eta batez ere, guregatik kezkatu zareten bezala kezkatzeagatik eta zuen lana ezinhobe egiteagatik. TUTORE EZINHOBEAK IZAN ZARETELAKO BIAK! espero dugu hurrengo urtean ere gurekin izatea..

    ResponderEliminar
  4. Mila esker hirukote!

    Ea bai, Andrea, kurtsoa bertso-afari eder batekin borobiltzen dugun!

    Pausoak ematen hastea izaten da zailena, Gorka; baina, behin lehenengo pausoak ematen hasita oinez jarraitzen ikasi behar dugu, beraz... hasi hanka, oin, hatz, hauspo eta buruak berotzen... ideia berriak behar ditugu!

    Laura... hitz ederrak dira horiek! Elkarren ondoan elkarrekin egoten asmatu dugu; gurea zuengana iritsi da eta zuena gureganatzen ere jakin duzue. Halako korapiloak nekez hausten dira!

    Muxu potolo bana!

    ResponderEliminar
  5. Eskerrak zuei, hezkuntza beste modu batez bizi dezakegula gogorarazteagatik, eta batez ere, adiskidetasuna eta lankidetza bezalako hitzen esanahia ulertu dudalako behintzat nik. Ikusi arte!

    ResponderEliminar
  6. Ea berandu baino lehen elkartzen gaituen ikusi arte horrek! Ederra izan da ustekabean gure bideak hala gurutzatzea! Luzaroan jarrai dezala eskusoinuak kantuan. Muxu bat!

    ResponderEliminar
  7. Nik ez dut ikasle berrien irribarrerik zimeldu nahi, baina (eta neurekoikeria hutsa da, hori argi dago) besteren batek aske nahiago zaitu, Zizurren baino. Askatasunan ere Irati maitatzen ikasi dugulako (genuen batzuek egunerokotasunaren hatsa hartzen dute). Eta gurekin? Gurekin ez duzu etorri nahi? (jeje, zaila, ezta? Nolako ikasle maltzurrak!! ;D) Badakit beti egongo dela hiruretan gosaltzeko egunik, edo bostetan bazkaltzen ari diren ikasle-irakasleen arteko solasaldirik. Beraz, eta badakit hala izango dela, zoaz haizeak eramaten zaituen lekura (edo teklatxoen mahaiko Marik?) eta eragin han irribarre, barre eta negar ikasleei.

    Ez nituen ezagutzen eta harritu egin naute. Ipuinak idazten dituen Historia klaseko neska irribarretsuak. Irratian ondoan eserita izan nuen hizkera eta hizketa gozoko emakumeak. Amonaren ipuinari gaztetasuna oparitu dion uhin arteko ahotsak. Denetariko musikarekin harrapatu nauten artista gogotsuek. Nahia, irrika, poza antzematen zen kultur etxean. Eta hori da garrantzitsuena, baliotsuena.

    Zorionak ikasle zein irakasleei! Ekimen berri bati heltzeko ideiaz eta proposamenaz gain gogoa eta indarra ere behar direlako, eta hori denek izan duzue.

    Muxu potolo bost laurden eta ostiralera arte!!

    ResponderEliminar
  8. Orain dela gutxi Ur Apalategiri entzun nion, Leire, bizitza hustu nahiko lukeenean bete eta bete egiten duela. Eta zure hitzak irakurri eta pentsatzen jarri naizenean, horixe otu zait: neure burua aske nahiko nukeenean korapiloak egin eta korapiloak egin ibiltzen naizela. Akaso hori da aske sentitzeko aurkitu dudan modua. Uf, ez dakit. Dakidana da zoriontsu sentiarazten nautela zuekiko korapiloek.

    Marik dio "gurik" eta "zuekik" ez dela existitzen... kasu egingo diogu, ezta? Hangoak edo hemengoak izan, urruti edo gertu egon, nik zuetako bakoitzaren irribarreak zukutzen jarraitu nahi nuke.

    Bost muxu potolo laurden zer dira? Bost muxu? Sei muxu? Bost muxu eta besarkada erdi bat?

    Beste hainbeste eta hiru laurden bueltan.

    Ostiralean elkartuko gara; ea neska-mutil kuadrila bat bertaratzera animatzen dudan!

    ResponderEliminar
  9. Zuen arteko kontuak irakurtzen eta entzuten (irratsaioan)ditudanean, ezin ukatu , enbidi sanoa sentitzen dedala, enbidie eta miresmena, miresmena eta enbidie: zuen arteko konplizitatea, lagunartekoa, ilusioa, nahia,indarra, amets egiteko era eta gauzatzeko modua, zuen irrifarra eta negarra, zuen emozioak eta sentimenduak, zuen poza eta festa...Benetan maitagarriak zarete, eta nago, bizitza zukutzeko klabeetan bete betean asmatzen ari zaretela.BEJONDAIZUELA!Irati, hitzak falta zaizkit sentitzen dedana azaltzeko. Txalo bero/sutsua eta segi horrela, bizia bizitzen eta biziaz kutsatzen.Zuk diozun bezala, muxu potolo bat, edo bi, edo anitz...

    ResponderEliminar
  10. Polita da bai, Zorion, sortu den giroa! Oso polita. Gonbidatuta zaude gure lagunartera!

    ResponderEliminar