HITZA: ZIRI
Egurrezko edo burdinazko makil txiki puntaduna.
Iturrietako ur-jarioa eteteko erabiltzen dena, adibidez. Gozoa da makilatxoari tira egin eta ura txorrotan datorrela ikustea.
Iturrietako ur-jarioa eteteko erabiltzen dena, adibidez. Gozoa da makilatxoari tira egin eta ura txorrotan datorrela ikustea.
Ziria sartu egiten da, ura dakarren iturburuan, adibidez. Edo urik ez dakarren iturririk gabeko buruan ere bai. Nirean eta zurean, adibidez. Hortik ziria sartu esapidea. Ziria sartzen duenak zirikatzea du helburu, zizta egitea punta zorrotzarekin. Mina egitea edo ez egitea, zuloaren araberakoa izango da. Ziriak irensten ohituta d(g)audenak zulo ibiltariak gara.
Astegun buruzuri bat izan daiteke asteazken gordin bat.
Astegun buruzuri bat izan daiteke ostegun parrandazale bat.
Astegun buruzuri bat izan daiteke astearte bakarti bat.
Astegun buruzuri bat izan daiteke ostiral esnatzen hasia.
Astegun buruzuri-zuri-zuri bat izan daiteke oporren osteko astelehen gizajo bat.
Eta astegun buruzuri-zuri-zurietan eskuak beltz eta muturrak beltzago izaten dira. Edo ez...

Ni ere ,tarteka, zirie sartzen jartzen den horietakoa naiz, gustatzen da joku horretan sartzea. Murumendi bidean dagoen iturriko zirie, orain bi aste izan nuen eskuetan. Ura preskoa zegoen, edarra.
ResponderEliminarBurua bero, ahoa lehor,ttipi ttapa, ttipi ttapa, hortxe goaz gaina amestuz mendian gora, halako batean, Lizar iturrian atsedena hartu, eta zirie eskuetan hartzearekin batera han sentitzen dena azaltzen,ez da erreza izaten, plazerra hutsa.
ResponderEliminarUr ederra da bai, Murumendi inguruko lurretakoa. Gustura freskatzen da eztarria azken aldapari heldu baino lehen. Ea inoiz bertan topo egiten dugun Mila!
ResponderEliminarMendiaren plazer ezkutuak, Joseba!