HITZA: UHARKA
Geldoa, gelditu dena, geldirik dagoena. Ibilian zetorrenaren atseden gunea. Lasaitasunaren pausaleku. Murmurio hotsaren isiltasuna. Olatuen azken arnasaldia.
Uraz ari naiz. Urtegia da uharka, ibaiaren gelditzea (edo ibaiaren abiapuntua).
Uharkak badu beste adiera bat, ordea. "Ura uharka dator" -> "Ura erauntsika dator". Bortitz, indartsu, asko datorrela, alegia. Bitxia iruditzen zait hitz berak bi sen (hitzen sena...) hain ezberdin izatea. Esan genezakeen... ura uharka iristen da uharkara. Akaso, horregatik atsedenarena, geldotasunarena, geldirik egon beharrarena.
AFORISMOA: "Gautxoria mutu egoten da goizean"
Argiak loa estutzen diolako, edo betzuloek kanturako eztarri kaskarra dutelako, edo gauaren itzalak goiza iluntzen duelako, edo izarapean ahots itoen balada dantzagarria ez delako, edo...

Uharka gainekaldeko edo azpikaldeko uretan preskatutakoak gara, preskatutakoak eta igerian ikasitakoak ere bai, zein ongi pasatzen genuen erreka baztarretan, baina, hori beste garai batzuk ziren, aspalditxo; oraindik, inoiz edo behin, nire burua uharka inguruetan murgiltzen dudanean oso pozik sentitzen naiz. Oroitzapen eder ugari.
ResponderEliminarEderra da bai, ezkutuko putzu eta erreka bazterretan eguzkialdiak freskatzea. Txoko galduren bat ezagutzen baduzu, permin... ni sekretua entzuteko prest!
ResponderEliminarNire lantegitik gertu bada etxe bat Uharkaondo izenarekin, egun ez dago uharkarik, baina, orain urte batzuk bazen, eta bertatik,urek, errota batera bideratzen zituzten, besteak beste.
ResponderEliminar