2011-10-17

...abiadura erretxintzen denean... egin salto!


HITZA: ERRETXIN(A)


Agure erretxinak pinuaren erretxinean gozatu ditu hatz-puntak. Eta erretxin gozotuak irribarrearen sendagai bihurtzen direla konturatzean... agure erretxinak pinuaren erretxinean gozatu ditu hatz-puntak; berriro. Eskertu dio amonak, nola gainera! errea busti izana.


Agurea erretxin hutsa da, pinuaren erretxinari a itsatsi zaiola eta erretxindu egin da berriro agurea. Amona gaixoa... pinuaren erretxina eskaini beharko dio berriro agure erretxinari. Ez ote da bera ere erretxinduko!



AFORISMOA: "Abiada bizian hil zuen bere burua"

Bazen behin ordulariko orratzen artean korrika ibiltzen zen (bizilagun bat?). Segundo bakoitzean bi minutuko korrikaldia egiten zuen.

Behin gelditzea ahaztu zitzaion eta ordutik segundo erdika bizi da. Orain bai, eta orain ez. Batzuetan damutu egiten da, minutuak bikoiztu egin zaizkio orain eta zahartzaroak ere erdizka egiten dio bisita. Orain hil egin behar izaten du bizirik ez dagoenean.





HAIKUA:

"Pentsamendua
soka saltoan dabil

nekatu gabe"




2 comentarios:

  1. Berariaz hil bazuen hobe, ezta? Ene irudiko hobe da norbere buruaz beste abiada bizian egitea mantso-mantso baino. Ederra!

    ResponderEliminar