HITZA: INGUMA
Ametsak zauria duenean, gaiztotu egiten da... sendatu ezean, noski! Iratxo txikiek zurrupa irrist egiten dute amets gaiztotuan kilima sorginduen artean tximeletak azalduko diren esperantzan.
Amets zintzoetan ingumak dira zurrupa irrist egiten dutenak... eta loaldiak hegan ibiltzen dira udaberritik udaberrira goizak orduz kanpoko egutegietan zintzilikatuz.
Hogeita bost orduko egunetan tximeletak eta iratxoak eta ametsak burukietan korapilatzen dira.

AFORISMOA: "Gau oskarbietan espaziorik gabe gelditzen dira izarrak"
Bazen behin errezel artean izarrak itsasten zituen (bizilagun bat?). Izar artean bideak marraztu eta bideari pausoak izozten zizkion.
Izotzak jan egiten du espazioa eta jandako espazioak nahiko lan izaten du urtutako argia itzaltzen. Badira sekula iluntzen ez diren gauak.
Bizilagunak errezelen atzean ezkutuan izaten duen linternarengatik akaso...
HAIKUA:
"Heriotz minez
bizitza sendatzeko
egin zuen lo".
"Heriotz minez
bizitza sendatzeko
egin zuen lo".
Ea zer irizten diozun:
ResponderEliminarHAIKUAK
Bizi ote da
inor zure ametsen
beste aldean?
Bizi naizela
kontziente izanik
bizi nahi nuke.
Kaixo Irati:zure Aikua, oso ederra por zierto, irakurri eta lotsa piska bat ematen dit ni ezertan hastea, baina, tira, udazken eder eta polit honi zerbait eskeini nahi diot eta tori!:
ResponderEliminarAi! Katta Katta
lotarako bidean
urduri zabiltz.
Katta da: nik atzo Orkatzategi paraje eder eta ikusgarri horietan agurtutako Kattagorria.
Elkarrizketa polita, Ekaitz! Edo bakarrizketa da? Edo eztabaidarako gai? Izan ere, ametsen beste aldea zer da, hura edo hau?
ResponderEliminarAi! Katta, Katta... non ezkutatu zinen eder hori? Argazki polita begien aurrean tupustean atzo azaldu zitzaiguna!
ResponderEliminarEste comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarBesterik gabe, nik neure buruari egindako akatsa zen!
ResponderEliminar