Urpean ematen diren muxuak ez dira sekula lehortzen. Urpean ematen diren muxuak ez dira argazki-makinetan sartzen. Urpean ematen diren muxuek igerian ikasi bitarteko bizi-iraupena izaten dute. Zazpi urterekin eman nuen nire lehenengo urpeko muxua.
Eskolatik kiroldegira joaten ginen igeriketa ikastaroa egitera. Iñigori bururatuko zitzaion jolasa; Joni bestela. Igerilekuaren mutur batetik bestera igeri egin bitartean, mutil kuadrilak urpean itxaroten zion igerian igarotzen zen neska taldeari. Eta alderantziz. Urperatzen, urpean muxu ematen eta ur azaleratzen ikasi genuen. Begiraleak jarritako ariketaren bat ere izan zitekeen... egiten genuena. Esan liteke... uretan baino muxutan itotzen ginela!
UR ERTZEAN JELOSKOR
Urpean ez, baina, ur ertzean daude hiru senar-emazte. Seiek errekaren bestaldera iritsi nahi dute, baina, txalupak aldiko bi pertsona bakarrik eraman ditzake. Senarrak oso (oso-oso-oso-oso-oso... zer ote dago horrenbeste hartzen artean?) jeloskorrak dira... Nola gurutzatuko dute ibaia baldin eta senarra beraiekin egon ezean, emakumeak ezin badira "bereak" ez diren gizon batekin edo birekin gelditu?
Ito gabe ibili eta zuen burua itotzeko arriskuan ikusiz gero, gogoratu urpean beti topatuko duzuela muxu emango dizuen norbait.
A1 B1 eta C1 deituko ditut emakumeak (bai, kostatu egiten da pertsonaiak bataiatzea. Bataiatu? Em... Berdin da). A2 B2 eta C2 senarrak.
ResponderEliminarHonela joango da txalupa
A1 A2
A2
C1 B1
C1
A2 B2
A1 A2
C2 A2
B1
C1 B1
A2
A1 A2
Ea hurrengo batean ibai ertz berean elkartzen garen, denbora gehitxo pasa da azkenekotik...
Muxu potolo-potolo bat
pareja bat A da, beste bat B esta bestea C.
ResponderEliminarlehenengo A pareja eraman eta gizona ekarri, gero beste bi emakumeak eraman, gero A eta B gizonak erman eta C emakumea ekarri eta azkenik C pareja eraman.
aguur!
kaixo;
ResponderEliminarOso erraza nire ustes lehenego senar emazte bat joaten de gero bestea eta gero bestea.
Agur
Bai, Mikel... txalupek bakarrik itzultzen jakingo balute oso erraza litzateke... baina, ezin! Txalupak itzultzeko gidariren bat behar du! Ia... beste arnas pixka bat hartu eta... uretara!
ResponderEliminarEderki, Andoni! Ez da nik nuen erantzuna... baina, badirudi piezak ongi kokatu dituzula! Ongi!
ResponderEliminarEta Leire... zurea ez dut ulertzen! Bataiorako ur bedeinkatuak ikusmena zirriborratu dit! Pentsatu nahi dut A1 eta A2 eta horien artean gidoiak edo lerroz lerroko saltoak daudela... Dagoen bezala, A1 A2 ... ez dut ulertzen... ;-( Konfiantzak balio du horrelakoetan? Olatu batek irentsiko banindu, zalantzarik gabe zuri luzatuko nizuke eskua laguntza eske!
ResponderEliminarA eta A artean... amaaaaaa, hain gaizki ulertzen dira nik idatzitakoak? (Beharbada olatuak tarteak irentsi ditu..)
ResponderEliminarE emakumea eta G gizona 1, 2 eta 3 bikoteak
1E 1G joan
1G itzuli
2E 3E joan
2E itzuli
1G 3G joan
1G 1E itzuli
1G 2G joan
3E itzuli
1E 2E joan
2E itzuli
2E 3E joan
Oraingoan bai? Irakasleak ulertzen ez banau ez dakit ikasleek egunen batean ulertuko ote nauten...
Konfiantza... olatua... eskua luzatu... Olatuak irensten ez bazaitu hobe! Hala ere, ostiral honetan saia gaitezke elkarri eskua luzatzen? Muxu potolo bat!
To, eskua, Leire! Sekulako irakaslea izango zara! Ziur nago! Muxu handi bat! Eta... bai uste dut baietz... ostiralera arte!
ResponderEliminarkaixo:
ResponderEliminarlehenego bi emazte joten dira gero emazte bat bueltan etortzen da, eta gore bi bueltatzen dira.
gero emazteak bere emaztea bilatzera bueltatzen dira txandetan.
Agur
Hainbeste emazterekin galdu egin naiz, Mikel! Non daude senarrak? ;-)
ResponderEliminar