Uzquianon (Treviño-Araba muga-mugan) gertatu da. Uzquiano... herri honi ere bakarren batek jarriko zion izena. Egongo da istorioren bat, gazteren baten aitonaren amonaren aitonaren amonak noizbait kontatua... Bazela gizon bat (bai, ziur naiz gizona zela) berea uzkia edo "anoa" ze ote zen zalantza egiten zuena (muga-mugako kontuak? Auskalo!)... eta zalantzak horixe... ipurdian bi zulo egin! ... eta herriari izena jarri!
Uzquianon gertatu da. Arratsaldeko zazpiak laurden gutxi. Guardia Zibilen kontrola aurrean. Abiadura geldotu, intermitenteari eman eta beste hiru auto geldituta zeuden arren, Guardia Zibilaren hatz erakuslearen trazaera jarraituz... Irati eskuinera. Alkoholemia kontrola. Musika itzali, autoa gelditu eta lehiatila behera. Hola, estamos haciendo el control de alcoholemia. Eta nik baietz, lasai, putz egiteko prest nengoela. Has bebido algo? Eta nik... hemos estado en el monte... beber... agua. Eta berak... sí, ya se nota. Eta putz egin beharrik gabe joan gintezkeela lasai. Eta nik irribarretsu agur. Eta berak ere agur erantzun dit. Eta nik irribarretsu aurrera, pentsatuz ea zer ote den nabaritu didana...
Guardia Zibilen egunean... jai egun dotore ahaztezin baten ostean ni haiekin solasean. Pilarika, Hispanitate, Guardia Zibilen eguna... nik neuretzat eman didaten neurrian gozagai hartu dudana. Egutegiko tinta gorriaren azpian zer dagoen aztertzen hasiko banintz (igandeak, santu guztien eguna, amabirjinaren eguna, san Jose, Arantzazu, san Inazio, Santiago, gabonak, aste santua...) jairik gabe geldituko nintzateke. Ez dudalako tinta gorrien atzeko arrazoiaren aitzakian ezer ospatzeko. Nik jai eguna-oporraldia ospatzen dut, nik neure izenean eta nahi dudan moduan. Lanera oso gustura joaten naizen arren, jai egunak ere oso gustura egiten ditudalako neure.

Duela urtebete blogean idatzitakoa etorri zait gogora institutura heldu eta leiho parean pankarta aurkitu dudanean. Iratirekin solasean egon eta berak ere gogora ekarri dit urriaren 12ari idatzi niona. Berak idatzi zidana ere gogora etorri zait (neure burua hizketan ari zitzaidala ematen zuen... gogoratzen?). Urtebete behar izan dut urriaren 12ari Iratik idatzitakoak nire sentitzeko. Irakurri eta... ni izan nintekeen (praktika pixka batekin eta nirea baino aberatsagoa den euskaran, baina izan nintekeen, edo antzeko zerbait...). Ni (gu) ere mendian izan ginen, zuengandik kalabazak jaso eta gero. Gauera arte ez nintzen konturatu festa zergatik zen. Batzuek nahikoa lan izaten dugu irakaslearen zenbaki gorriei esanahia bilatzen, egutegiaren zenbaki gorriei ere galderak egiten hasteko.
ResponderEliminarMuxu potolo bat eta... eta ea kalabaza jatera berriz gonbidatzen ez nauzun (izango duzue atzokoaren berri blogean..)
Bai, gogoan dut! Zureak nire... nireak zure sentitu... bion artean hari esturen bat dagoen seinale, ezta? Ito ordez, askeago egiten gaituen hariren bat...
ResponderEliminar(ez dakit anonimo zergatik jartzen duzun, berehala sumatzen dizut nor zaren... ;-P)
Kalabazadun muxu bat! Izugarri gustatzen zait kalabaza...
Zure komentarioetan antzematen da zure gardentasuna, zuzentasuna, aurreiritziak eta mamuak alde batera utzi zalea zarela. Bejondaizula, behin eta berriro.
ResponderEliminarEskerrik asko, Patxi!
ResponderEliminar