2011-10-03

ezikusiarena egin


HITZA: SITS

Pipiak jandako egurrezko armairu zaharrean aurkitu ditut sitsak jandako galtza zaharrak! Auskalo norenak diren! Auskalo denborak noiz egin zituen bere! Ezin jakin sits eta bits, hain da bihurria denboraren jolas-nahia...

Ezin jakin sits eta bits (zehatz-mehatz) noiz hasi zen sitsa zorion-bitsetan bere oihal gosea asetzen. On dagiola!




AFORISMOA: "Hamaika ikusteko jaio ginelako galtzen ditugu bizitzak erakutsi nahi dizkigun guztiak".


Bazen behin ikusi gabeak ikusteko irrikaz esku ahurretan bizitza marrazten zuen (bizilagun bat?).

Hamaika marrazkirentzako tokia baino ez zuen lortu eskuen luze-zabaletan.

Marrazki berriak non egin pentsatuz igarotzen du orain eguna, eguna bera marrazki bihur dezakeela konturatu gabe.


HAIKUA:

"Hiru kafe hotz
elkarri errietan
suak hartuta."


8 comentarios:

  1. Earra haikua!
    Izan ere, hirugarren bat tartean sartzen denean... ezer onik ez! Muxu bat!

    ResponderEliminar
  2. Behin eta berriro, haikua earra; saiatzen naiz, bai, nere aldetik, baina...ez da erreza , nonbait, nere barru alde hau asetzea. Halere, zuri ikasita, ekin eta ekin saiatzen segi beharko diogu.Pa pottolo bat.

    ResponderEliminar
  3. Hotz hasi eta bero bukatu... ez dago gaizki, ezta? Hirugarrena tartean sartuta ere... epelkeriarik gabeko muxu bat!

    ResponderEliminar
  4. Animo, Zuhaitz! Dena libre, hatzen dantza izan ezik! 5-7-5. Hitz dantza polita asma dezakezu!

    ResponderEliminar
  5. Ia Irati, haiku honi nolako tankera hartzen diozun.5,7,5tekoari erreparatuta behintzat, ongi osatuta dago, ezta? Bestela, tragiko samarra da, baina...

    Armiarmaren
    sarean, urkatu du
    bere burua.

    ResponderEliminar
  6. Zure pentsamendua ere uste dut armiarmaren sarean kateatuta dabilela! Bikain! Nork urkatu du baina, armiarmaren sarean bere burua?

    ResponderEliminar
  7. Mundiala, zuhaitz!

    Ikaragarri gustatu zaidan/k hire haikua, aforismotik ere badin/k gainera. Earra! Hire adarretatik urkatzea baino originalagoa dun/k gainera. Eutsi horri!

    ResponderEliminar
  8. Benetan, zure ahotik, Ekaitz, entzutea haikua mundiala dela, asko pozten nau. Kontue da , zuei esker sormen joku horretan sartu naizela eta grinatsu nabilela.

    ResponderEliminar