2012-05-07

Haltzak badu beldurrik



HITZA: HALTZ

Imajinatu zeure burua errekan behera irristan. 

Imajinatu errekaren erdian zu itsaso, zu olatu, zu apar, zu urpekari, zu uhera, zu uholde. Imajinatu zeure buruak zaramatzala korronte zirriborratuetan lotuta. Eta imajinatu haltza eskua luzatuta ur ertzean. Haltza tente, haltza zut, haltza gertu, haltza maitekor. Imajinatu haltzak bihotzik izan dezakeela eta Iñaki Mendiguren irakurtzen duzuela, biok (haltzak eta zeure burua imajinatzen ari zaren horrek, zuk) itzalpean. 

Imajinatu zeure burua bihotzean behera irristan.


 
AFORISMOA: ... eta krisia guraizeekin ebaki ahalko balitz?

Bazen behin guraizeekin haizea ebakitzen zuen (bizilagun bat?). Haizea ezin eta guraizeak ebaki zitzaizkion behin.

Ordutik haizeak zulatutako galtzekin ibiltzen da. Ematen duen pauso bakoitzean kaleko zuloak irentsi eta kaleko zuloak itsasten zaizkio. 

Gaur eserita ikusi dut, erdi erorian; haizeak gerria ebaki diola iruditu zait.



HAIKUA: 

"Beldurrarekin
kristal zati hautsiak
itsats daitezke"

2 comentarios:

  1. Haltzak ez du bihotzik eta krisiak ere ez!

    Balu eta balitz... elkarrekin jolasean dabiltz.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Balu eta balitz... elkarrekin jolasean dabilt... esaldi bat eta bi hitz!

      Eliminar