Aurpegi baten sekretu guztiak argiak saltasen ditu. Argiak eta iluntasun
biluziak. Ahotsa amildegi bat da denborak eskenatokian behera salto egiten
duenean. Hasi da antzerkia. Bizkarrak baino ez dira ikusten, baina, hasi da
antzerkia. Aktoresak armiarma dirudi,
ikusi eta entzuten ez duten ikus-entzuleen bizkarretako
hotzikaretan kateatuta dagoen armiarma.
Ikusi eta entzun aurretik sentitzen ikasi behar da, hori esan zion armiarmak
behin eskenatokian behera salto egin zuen armiarmari.
Gortinak zabaltzen direnean, aurpegiak azaltzen dira, aurpegiak bizkarren
aurrean eta bizkarrak aurpegien atzean. Bizkarrek aurpegiak ikusten
dituztenean, orduan jo behar da txalo; orduan, indartsu jo behar da txalo,
batez ere hotzikarak txalo artean harrapatzeko. Hori da antzerkia: sentitzea.
Aurpegi baten sekretu guztiak salatu beharrik gabe, sentitzea; argi-ilunetan.
Aitziber Garmendia -> aurpegiaren sekretuak ikuslearen argitan jartzen dituen aktoresa. Irribarreari zorion arrastoak zintzilikatzen dizkiona. Azken aste-hilabeteetan bi antzezlan aurkeztuz dabil herriz herri, telebistan ere ikusten dugu tarteka eta pantaila handitik ere egiten digu kuku. Zaldibiko txikie pentsatuko du bakarren batek. Bere zorion aurpegia ikusi besterik ez dago Zaldibiko haundie dela konturatzeko. Bisitan etorri zitzaigun Itakara… apirilaren 28an.
Saio ederra benetan. Oso ongi hartu zenuten elkar. Saio naturala eta polita. Ea aurrerantzean ere antzezle edo bakarrizketagileak eramaten dituzuen!
ResponderEliminar"Erraza" da Aitziberrekin saio eder bat egitea.
EliminarBakarrizketagileen kontua aste honetan izan dugu hizpide. Eta nik uste saio polit bat egin daitekeela zenbait bakarrizketagileren lanekin!
Zu animatuko bazina, Amaia...