HITZA: IDAUR
Izugarri gustatzen zaizkit ama-hizkuntzak poltsikoan ezkutatuta izaten dituen hitzak. Umetan ikasi ez, eta ustekabean ahoa gozatzen dizuten horiek. Amak gutxien uste duenean umeari poltsikotik gozoki bat ateratzen dionean, umeak sentitzen duenaren parekoa da hogeita sei urterekin zure barne-hiztegian zure ama-hizkuntzari toki txiki bat gehiago egitea.
Larunbatean izan nuen idaur hitza ezagutzeko aukera. Irratian solaskide izan nuen Iñaki Murua bertsolaria eta hark Lazkao Txikiri entzun zion hitza ikasi nion larunbatean Iñakiri: idaur. Lazkao Txikik bera baino gazteagoak ziren bertsolari batzuei esan omen zien; "zuek euskerea asko bai, gora ta behera, baino idaurrea zer dan oaindio ez dezue jakingo." Aletzeko edo garai bateko artilezko koltxoiak jotzeko erabiltzen d(z)en tresna da idaurra, sokatxoz loturiko egurrezko bi makilek osatua.

AFORISMOA: "Asperdura bakardadearen lagunik onena, eta lagunartearen etsairik handiena da."
Bi begi aspertuk betaurrekoak jantzi ditzakete, baina, hogeita hamar begi aspertuk itsutasuna baino ez dute etorkizun.
Bi begi aspertuk zuritasun osoa dute margotzeko, baina, hogeita hamar begi aspertuk beltzez janzten dute beren ikusmena.
Bi begi aspertu elkarren maitale bihur daitezke, baina, hogeita hamar begiren maitasunak bihotz hrratuak baino ezin ditu taupatu.

Oso ederra hitza eta are ederragoa aforismoa. Ni ibilia naiz, hortik kontuk ata ez geala atzo jaiotakoak, koltxoietako artile jotzen eta harrotzen, gure kasuan pieza bateko tresna izaten zen, luzea eta fina, nik esango nuke urritza makila izaten gendula esku artean.Lana ez zen samurra, emaitza, aldiz, biguina, gozoa, zoragarria...
ResponderEliminarNi ere pieza bakarreko tresna ibilitakoa naiz, makil luzexka bat, orain berrogeita hamar bat urte. Artile jo eta harrotu ondoren gustora sartzen ginen ohean, askotan bi lagun ohe berberan, tarteka, hiru ere bai.Beste garai batzuk, beste kontu batzuk.
ResponderEliminarHitz polita da, bai Joseba. Lo ongi egin nahi duenak ohea ongi egiten ikasi behar du! ;-)
ResponderEliminarBeste garai batzuk... baina, halako kontuak ezagutu ez ditugunok gustura hartzen ditugunak, Mila!
Zuri esker, Irati, aforismoetara zaletu naiz eta astero, zuk hitza eta aforismoa noiz jarriko zain izaten naiz; azken hau mundiala iruditu zait; halere, onartu beharrean nago, bakarren bat edo beste, ez naizela ulertzera iritsi. Zuk sortutakoak al dira? Ederrak, benetan.Muxu pottolo bat.
ResponderEliminarUlertzen ez ditugun gauzak sarri oso ontzat hartzen ditugu, baina, ez dakit hori seinale (ez ulertzearena, alegia) ona den. Gakoa topatzeko pentsarazten dutenak direla onak esango nuke.
ResponderEliminarBaina, ulertzen ez duzula eta... ez larritu! Nik ere sarri ez dut neure burua ulertzen! Muxu pottolo-pottolo bat bueltan!
Nik ere, gai /egoera hori dela eta, zuri beltzezko argazki ederrak jasoak ditut nire burmuinetan; ohial baten gainean artilea jarri eta hiruzpalau lagun, familikoak, idaurrea eskuetan, hantxe, jo eta jo ongi harrotu arte, gero lo goxo-goxo egiteko.Mila esker gogora ekartzeagatik.
ResponderEliminarLoak ere aurretik lana eskatzen duela... eskerrik asko zuri, Miren!
ResponderEliminar