HITZA: ANTOXIN
Sekula ez litzaidake antoxinetik txokolate beroa edatea otuko. Antoxinetik ur freskoa edaten da. Ur freskoa... eztarrian behera "zirriak eginez" igarotzen dena.
Antoxinetik ura edatea ezpainetan hotzikara gozoak sentitzea da... hortz-doinuekin kantuan aritzea... ahoari ahoa ematea. Aho zabaleko metalezko ontzia da antoxina, sarri mendi bideetako ezkutuko iturrietan kate bati lotuta topatzen duguna.
Antoxinetik edatea bizitza zurrupatzearen parekoa da.
AFORISMOA: "Burua galdu, gorputza aurkitzeko?"
Galdu eta aurkitzen saiatu... edo ezkutaketan jolastu... galdutako buruarekin.
Ona da tarteka-tarteka amets eroen itzalean buruari gal dadin agintzea.
Ona da tarteka-tarteka (edo maiz-maiz) nor bere buruaren bila aritzea... eta gorputza aurkitzea.
Galtzeko beldurra aurkitzeko beldurra baino txikiagoa denean... orduan izango da bilaketa arrakastatsua.

Murumendi biden, Larraitzetik Txindokira ibilbidea gora begira jartzen den horretan, Antiguatik Kizkitzarako bidean,Izazpi magalean... hantxe topa daiteke antosiñe, ur emariari kate batez lotuta: zain, presko, dizdiratsu, ibiltarien eztarriak busti eta leundu nahiean.
ResponderEliminarBai, ederra izaten da, arnas estuka, izerditan blai, eztarria lehor, antosiñe hartu, eta, zintzurre bustitzea.Hemendik,eskerrik beroenak iturriak garbitu eta txukuntze lanetan aritzen direnei.
ResponderEliminarAntoxiñe eoten daneko tokie earra izaten da bai, Goierri! Epel-epek indako uren alden...
ResponderEliminarPrimeran, Marilu! Egia da bai, horiek ere zaindu egin behar dira eta... bakarren batzuk ibiltzen dira gure gozamenerako lanean... eskerrik asko!
Ea Irati, buruarekin jarraituz, honako honi zer irizten diozun:
ResponderEliminarLepoa zor diot neure buruari
Bikaina! Harrotasunez burua tente eramateko modukoa... burua tente edo lepoa tente? ;-) Muxu bat!
ResponderEliminar