LAZKAO TXIKIRI KANTARI
... eta Abaliñen eguzkiak eztanda egin zuen, irriari bizitza oparituz...
Baserri zaharrean ikasi nuen amaren bularretik maitasuna edaten, zure kantuaren goxoaz zoriona irudikatzen.
Baserri zaharrean ikasi nuen zure begirada irakurtzen, egunaren haurtzaroa kulunkatuz egunsentia miresten, baserri zaharrari bihotz barrenean minik ez eragiten.
Baserri zaharrean ikasi nuen kukuak ez duela kalendario beharrik noiz etorri eta noiz joan jakiteko.
Baserri zaharrean ikasi nuen, zuk irakatsi zenidan bezala...
... eta Abaliñen urretxindorrak sentimenduei abestu zien, zure ezpainartetik.
Udaberriaz erditu ziren zure muxugorriak, apaltasunaz zure bihotza. Arkume jaio berriaren pikardia, iluntasun galduaren argia. Errekasto bihurriaren uretan zipriztindutako sorgin ttiki maitagarria.
Umorea zerien zure errota jostarian ehotutako hitz landuei. Udaberria erein zenuen izotz ondoko belardietan malkoa irri artean loratuz.
Baina ilargitik zintzilikatutako kantuari ahotsa isiltzen zaionean, amapolaren esentzia odol malkotan urtzen da.
Geroztik, goizero jartzen natzaio ispiluari begira, ximurtzen hasitako azala zure ateraldiekin leundu nahian.
Geroztik, gauero egiten dut hegan izara artetik izar artera, zu esnatuko zaituen iratzargailuaren xerka; ilargitik zintzilikatutako kantuari ez baitzaio abesten ahaztu baserri zaharreko egunsentietan.

Lazkao Txikiz aritu ginen apirilaren bederatzian irratian solasean; bere heriotzaren hemezortzigarren urteurrenaren bueltan omen egin nahi izan genion bere bertso eta kontuak gogora ekarriz. Iñaki Murua bertsolariak, Inaxio Usarralde eta Joxepa Madariaga gai-jartzaileek eta Nerea Barandiaran ilobak Lazkao Txikiren marrazki ezberdin irribarrez beteak margotu zizkiguten. Ekaitzek bere zenbait bertso kantatu zizkigun eta Joxe Goikoetxeak Joxemielen bizitzaren nondik norakoak kontatu zizkigun. Andoni Egañaren Tximeletak Sabelean diskoko "Lazkao Txiki" kantuarekin eman genion saioari amaiera. Halere, saioa amaitu aurretik Ordiziako Oianguren institutuko Itziar Zabalegi ikaslea errotari lanetan fin aritu zen. Eta ezin ahaztu Patxi Ezkiagak saioari hasiera emateko oparitutako olerki ederra.
Saio zoragarria apirilaren bederatzikoa, oroimenaren zulotxoak irribarrez janzten dituen horietakoa. Mila esker koadrila Lazkao Txikirekin batera kantuan aritzeko aukera emateagatik!
Saioa entzun nahi izanez gero, egin koxk! Eta ordenagailuan jaso nahi izanez gero... http://blip.tv/file/get/Irati-ITAKALazkaoTxiki_201149729.mp3

Lazxkao Txiki handiari eskeinitako irratsaioa zoragarria, hunkigarria. Bai, bertsolari aztia, sorgina zen Lazkao Txiki.
ResponderEliminarAztia, sorgina... hitz ederrak dira horiek Pilar! Lazkao Txikiren bertsokera primeran deskribatzen dutenak!
ResponderEliminarAztia eta sorgina izateaz gain, goxua eta maitagarria ere bazen. Saio bikaina.
ResponderEliminarUmorean maixu izateaz gain, gai serioetan ere bihotzera inork baino hobeto heltzen zekien horietakoa zen, Lazkao Txiki.
ResponderEliminar