Garestiegia zela esan zion bezeroak saltzaileari. Saltoki huts baten erdian zeuden biak, ia ikusezin. Lau horma zuri, ez zegoen besterik. Lau horma zuri, saltzailearen irribarrea eta bezeroaren kezka aurpegia. Garestiegia zela esan zion berriro, ez al zegoen irudimena erosteko beste modurik. Eta saltzaileak ezetz, irudimena bereganatu nahi bazuen mila argazki eder egiteko gai izan beharko zuela.
Denboraren garestitasunaz ari zen bezeroa, berak ez zuela mila argazki eder egiteko adina denborarik. Saltzaileak irribarre egin zion berriro eta sorbaldak goratu zituen gero. Ihesi joan zen lau horma zurietan aurrera, bezeroa bakarrik utzita. Argazki makina zahar bat, ez zion besterik utzi. Eta bezeroak zazpi egun eta zazpi gau egin zituen lau horma zuri haien erdian, harik eta zortzigarren egunean eskuetan argazki makina hartzea otu zitzaion arte. Lau horma zuri, lau argazki. Minutu bat nahikoa izan zuen bezero gazteak lau argazki zuri haiekin nahikoa izango zuela ohartzeko. Lau horma zuri, lau argazki. Mila argazki ederren beharrik gabe, irudimenaren jabe sentitu zuen gazteak bere burua.
Jon Cadierno -> Bi pausok lau urrats eman ditzaketela, hori ikasi diot; eta zakurrek bertigorik ez dutela eta metro bidaietan idazleak malkoak idazten eta maitasuna irakurtzen aritzen direla eta hiltzen diren umeak zirkuetara joaten direla, hori ere ikasi diot Zumarragako idazle gazteari. 21 baino ez ditu eta ipuin liburu eder batek azalean bere izena darama.
Minutus Creatio... liburu ederra, pisu handia duena, irribarreak orri artean ezkutatzen dituena... idazlea Jon Cadierno, larunbateko Itaka saioan lagun izan eta orain lagun egin duguna. Bisita egin nahi badiozue... blog zoragarri bat ere badauka http://neakameni.blogspot.com/
Dantza egin genuen, Gasolez (bai, bai, buruarekin zerua ukitzen duen mutila) mozorrotu ginen, Bilbo eta Gasteiz artean zubiak eraiki genituen eta literaturaz hitz egiteaz gain... argazkiak ere atera genituen. Argazkigintza gustuko duela eta zegoen lekutik argazki bat ateratzeko eskatu nion Joni eta hauxe egin zuen artelana... hiru mikrofono... hiru ihesbide... hiru elkargune...

Eta Jon Cadiernoz gain, Patxi Ezkiagak bisita poetikoa egin zigun astero bezala, eta Joxe Goikoetxeak kukuaren atzetik jarri gintuen korrika, Elixabete Garmendiarekin Ordiziaraino joan ginen arteaz gozatzera eta Itsaso Palaciosek aitari ipuinak kontatzeko eskatu zion. Azken kantuan Imuntzo eta Beloki kantari jarri zituen Ekaitzek, Lazkanoren amona kantu ederrarekin (bertso bikainak dira) eman genion amaiera larunbateko saioari. Mila esker kuadrila!
Saioa entzun nahi izanez gero, egin koxk; eta saltoka-saltoka entzun eta gorde nahi izanez gero, http://blip.tv/file/get/Irati-ITAKAJonCadierno_201142271.mp3
Asko poztu nau nire herritarra Jon Itakako uhinetan entzutea eta ezagutzea. Bejondaizula, gazte, eta segi horrela, idazten eta bizitzarekin amesten. Irati muxu potolo bat, saio bikaina.
ResponderEliminarJon Cadierno hire gaztean heldutasuna aski frogatuta utzi duk, eta burua ongi jantzia duala, ere. Saio bikaina.
ResponderEliminarEskerrik asko muxuarengatik Zumarra! Pozteko modukoa da bai, halako herritarra izatea.
ResponderEliminarMutil gazte heldu bat, bai Beloki. Erpin askotara iristen den buru ongi jantzia. Arrazoi osoa duzu!