2011-04-15

EGIN APUSTU ZURE BURUARI! (XXV)


Pentsatzen dut beraz, banaiz. Naizelako pentsatzen dut? Zerk egiten dio bultza zeri, aurretik doanak atzekoari edo atzekoak aurrekoari? Hau absurdua bada, honen atzetik datorren guztia ere absurdua da? Nik zuri zerbait ematen badizut, zuk ere beste zerbait bueltan emango didazun ziurtasuna ba al dut? Hau gertatzen da baldin eta soilik baldin hori gertatzen bada. Horrek esan nahi du hau gertatzen bada, hori ere gertatzen dela. Orduan... lainoak badaude euria egingo du? Ez, noski! Euria ari badu, ordea, lainoak daudelako izango da... Zer? Ero punttuak emanda al nabilen?

Logikarekin ari dira batxilergoko ikasleak. Ez, tamalez, Matematika ikasgaian ez, Filosofiaren barne-atal gisa ari dira Logikaren trikimailuak ikasten. Logikak (baita Logikak ere) estu lotzen ditu bi jakintzagaiak, Matematika eta Filosofia. Orduan... Matematika gustuko dut baldin eta soilik baldin Filosofia gustuko badut? ;-)

Bo, burua nahasten hasi aurretik to gaurko problema filosofiko-matematiko-logikoa:


MAHAI GAINEKO KARTAK


Mahai gainean lau karta daude. Ahalik eta mugimendu gutxien eginda, ondoko baieztapena egiazkoa den erabaki behar da:

"D bakoitzaren atzean 5eko bat dago"

Mahai gainean dauden kartak horrela ikusten dira:

D 2 A 5

Egindakoarekin ziur egon zaitezke?


Animo! Eta ez ahaztu, naizelako pentsatu beharko nuke.

3 comentarios:

  1. Aiiiiiiiiiiii hainbeste logika gora eta logika behera, ez dakit egin beharrekoa oso garbi gelditu den... Kontua zera da; ea lau karta horietako zeintzuei eman behar diegun buelta (eta zergatik) baieztapen hori ziurtatzeko. Argiago al dago? Animo, Mikel!

    Adb: A-ri buelta eman behar diogu... ikusteko... beharrezkoa da A-ri buelta ematea? Ze informazio jasoko genuke hortik? ...

    ResponderEliminar
  2. Bai, badakit, etxerako lanekin berandu xamar ibiltzen naizela aspaldian. Ohea bezala ditut lanak, kriston kaosean. Aspaldian kromo bilduma oso bat daukat ohe gainean eta orain ez dakit zein jokalari dudan ere. :P

    Ba nik ez dut ongi ulertu. Letra baten atzean beti dago zenbaki bat? Zenbaki baten atzean beti dago letra bat?
    Horrela bada, D eta 2 kartei bira eman beharra dagoela esango nuke. "A"ri ez dago zertan bira eman atzean zenbaki bat egongo delako eta D ez. Bostari ez diot buelta emango. Zertarako? D badago baiezko erantzunaren alde eta D ez badago ez dago zertan ezetz erantzun. "Dren atzean beti 5, ez 5en atzean beti D". Beste biei "D"k atzean bost duen (orduan baietz) eta 2k atzean D duen (orduan ezetz) jakiteko eman behar zaie bira.

    Eta karta bakoitzak zenbaki bat eta letra bat ez baditu, "A"ri ere eman behar zaio bira.

    Jakin daiteke aurretik kartek zenbaki bat eta letra bat duten?

    Muxu potolo bat!

    ResponderEliminar
  3. Ederki Leire. Bai, demagun letra bakoitzak zenbaki bat duela bestaldean eta alderantziz. Zehaztea komeni zen, bai.

    Aiiiiiiiiiiiiiiii kromoak.... nik ere kuxidade galanta daukat ohe gainean, eta ezin aurkitu nahi dudan kromoa topatu!

    Gozatu oporrak!

    ResponderEliminar