2011-04-08

EGIN APUSTU ZURE BURUARI! (XXIV)



Bai, bai... problemekin dantzan dabilenari erlojua batzuetan nekatu egiten zaio. Erlojua geldirik izan dut bi astean eta horregatik problemen isiltasuna... Ordua aldatu behar genuen asteburuan ziplo gelditu zen dantzaria eta... azken bi asteotan indarberritze-lanetan aritu da. Ordulari kontuekin natorkizue gaur eta eguraldiari dagokionez, aste zoragarria egin duenez, ordulariari hondartza ukitua ematea erabaki dut.


HAREAZKO ORDULARIAK

Bi ordulari egin ditut Zumaiako Itzurun hondartzako hondarrarekin. Ordulari batek 7 minutuko denbora tartea neurtzen du, eta besteak 11 minutukoa. Etxera bazkaltzera gonbidatu ditudan ikasleei entsalada eder bat prestatu nahi diet. Arrautzak egosi nahi ditut eta hondarrezko bi ordulariak erabiliz, arrautzak ongi egosteko behar ditudan hamabost minutuak ongi neurtu behar ditut. Zein da bi ordulariak erabili eta hamabost minutu horiek kontrolatzeko metodorik azkarrena? Lagundu ezean... bazkaririk ez dago...

8 comentarios:

  1. Hondartza sartu omen duzu erloju barruan. Nik erlojua hondarretan sartuko nuke, baina galdu egin dut. Denbora ez galtzen saiatu eta erlojua galdu. Hondartzara erlojurik gabe joan beharko dut, berandu iritsiko naiz agian.

    Ba... piztu erlujo bat bi aldeetatik eta bestea bakarretik. Ezta? Edo kandelak bakarrik piz daitezke bi aldeetatik? Nolako buruhausteak eman zizkidan problemak!

    Ea asmatu dudan. Lapikoa armairutik atera eta bi erlojuei bira batera eman (Eskuren bat gehiago beharko duzu agian eta esan filologo jaunari sukaldera joateko!). Txorrota azpian lapikoa jarri eta txorrota ireki, gatza atera, uraza garbitu... Baina adi erlojuei! 7 minutukoa amaitzean segituan eman behar diozu bira, edo harea ez mugitzeko eraren bat aurkitu. Lau minutu handiak. Amaitzean 3 minutuko harea du txikiak eta 11rako handiak. Hurrengo biran 8 eta 7 minuturako harea daukazu. Arrautzak egosteko adina. Bata bestearen ondoren jarri behar dituzu, eh? ez ahaztu. Hainbeste birarekin zorabiatu eta biak batera jarriz gero arrautza egosiak txioka egongo dira, bestela, ikasleak heltzean.

    Muxu potolo bat!

    ResponderEliminar
  2. Denbora ez galtzen saiatu eta erlojua galdu. Aforismo ederra, Leire! Zure esperimentua probatu dut eta arrautzak punttu-punttuan egosi dira. Gonbidatuta zaude!

    ResponderEliminar
  3. arrastion Iratiiii!

    hasteko, ba eskarrikasko atzoko iruzkinagatik, aholkua jarraituko dot eta ia zer urtetan dan! beste ideia bat ere emon doztezu, nahi gabe agian, hainbeste txokolate, gazta ta arrautzekin... errezetaren bat be jarriko dot egunen baten!

    aitortuko dotzut hona ostiralero buruketa bila etorten nazela ta larritzen hasita nengoela ya, baina barriro kaña emoten hasi zara, ederto!

    ia ba gaurkora (ejem, barikukoa...), hamabost minutu, nik holan neurtuko nauzen.

    hasteko, bi erlojuei batera buelta eman. behin erloju txikia (7 minutukoa) agortutakoan, arrautzak egosten jarri.

    handik lau minutura erloju handia agortuko da, ta honi buelta emango diot. beste hamaika minutuz itxaron, eta listo, arrautzak egosiak hamabost minututan.

    erreza izan da gaur, ez? apurka apurka ohiko martxa hartzen joateko aproposa.

    mosu potoloa zuretzako!
    ;)

    ResponderEliminar
  4. Bateko ikasleekin Lekarozera egindako bidaia eta besteko egun zoro horietako bat... kontua da denborak bi ostiral irentsi dizkidala. Baina, bai indartsu gatoz berriro, Kimo!

    Errezetak... ez da ideia txarra. Ni lehenengo ikaslea! :-P Arrautza egosiak lehenengo proposamenerako.

    Leirek esandako modura eta zuk esandako modura... dagoeneko bi arrautza egosi baditut eskura; zein da hurrengo pausoa! Muxu bat!

    ResponderEliminar
  5. Kaixo Irati:
    bi erloguak batera jartzen dituzu.
    zazpikoa bukatzen denean sua ematen diozu.
    justu ortik 11bukatzen denean arte 4minutu pasatzen dira eta gero hamaikakoa berriz jartzen duzu eta listo 15 minutu pasatu dira.
    Agur

    ResponderEliminar
  6. Bikain, Mikel! Sorpresa polita izan da zu berriro hemen topatzea. Zu ere bazkarira gonbidatuta zaude!

    ResponderEliminar
  7. Ea zer iruditzen zaizun hau: :)

    Hasteko, bi erlojuei batera buelta eman. 7 minutuko erlojua amaituko da lehenengo, baina besteari lau minutu geratuko zaizkio. Lehenengoaren harea bukatzen denean, segituan buelta eman 11 minutukoaren harea amaitu arte (4 minutu gehiago). Eta hau gertatzen denean, buelta eman berriro ere 7 minutuko erlojuari (dagoeneko 4 hare-minutu gorde dituena), eta utzi harea jaisten amaitu arte. Modu honetan: 7+4+4=15 minutu ditugu.

    Ondo al dago? :-)

    ResponderEliminar
  8. Hau poza, Jon! Ondo ez, zoragarri dago! Literatura-Fisika-Geografia-Matematika inguruan bazkaritxo bat antolatu beharko dugu! Muxu potolo bat!

    ResponderEliminar