Erein eta sortzeaz hitz egin zien egun hartan andereño Ixabelek neska-mutilei, landatu eta hazteaz. Mikeli gustatu egin zitzaizkion Ixabeli entzundako kontuak eta etxera pentsamenduari jolaserako gogoa oparituz joan zen. Erein eta sortu; ; landatu eta hazi. Gurasoei ezer kontatzeko astirik hartu gabe etxeko hozkailuan burua sartu eta letxu-hosto, tomate-ale, azenario, azelga eta piper berdez hondartzako jolasetarako erabiltzen zuen ontzitxoa bete zuen. Eta ereiten hasi zen, landatzen, etxeko txoko ezberdinetan. Oheko izarapean tomate-alea sartu zuen, komuneko ispiluaren argitan letxu-hostoa ipini zuen, egongelako alfonbraren azpian azelga hosto zabala utzi zuen eta arreba Maialenen panpin kuttunaren ezpainartean azenarioa jarri zuen. Eta zain egon zen... begira. Eta barazki gehiago landatu zituen eta hazi gehiago erein. Eta zain jarraitu zuen, begira. Eta etxea baratza emankor bihurtu zuen Mikelek. Etxea kolorez jantzi zitzaion, ordura arte ezagutu gabeko aromez. Mikel txikiak larunbatero gonbidatzen du andereño Ixabel etxera. Eta astebete lehenago hozkilutik atera zituen eta etxean zehar erein eta landatzen dituen barazkiak jartzen dizkio bazkaritan. Mikel asko ari da ikasten erein eta landatzeaz, baina, batez ere Mikel asko ari da ikasten sortu eta hazteaz.

Auzolanean osatu genuen irratsaioa pasa den larunbatea, naturaren erritmoan, gelditu eta inguruari patxadan begiratuz. Basherriak proiektuari eman genion eskua, hiru ahotsen oihartzuna baserri, herri, landa eremuetara zabaldu asmoz. Baserria herrira eta herria baserrira laxotuz.
Pedro Alberdi (EHNEko teknikaria), Gorka Martinez (Bergarako taldeko kontsumitzailea) eta Agurtzane Diaz (Bergarako taldeko baserritarra) izan genituen lagun. Ikasi genuena asko, gozatu geneuena izugarri.
Saioa jaitsi eta gorde nahi izanez gero... http://www.divshare.com/download/15948363-c83
Ederra saioa eta baita basherritarren ekimena ere. Gehiagok parte hartu beharko genuke horrelakoetan. Bejondeiela!
ResponderEliminarEgia da bai, Mikel. Zentzu guztietan proiektu oso aberatsa da! Ea poliki-poliki herri guztietara zabaltzen den. Baserritarrek eskertuko dute eta baita kontsumitzaileek ere!
ResponderEliminarSaioa oso ederra, mamitsua eta zukugarria, ea diozuen bezala jokabide horiek, gizartean, zalbaltzen diren.
ResponderEliminar