HITZA: "TXORROSKILEROA"
Zorrotza zorrotzagoa da zorrozten denean, akaso horregatik idatzi izan dut beti arkatz-punta kamutsekin; arkatzak txorrstu egiten ditudalako zorroztu ordez.
Ez, nik ez dut gailua erabiltzen, nik kileroa erabiltzen dut. Eta kileroa da zulo bat, ki eta ki, emandako buelta bakoitzeko zuloan sartutakoa erotzen duen beste zulo bat.
Erotutako arkatzekin idazten dut aspaldian.
Umetan txorroskileroak erabiltzen dituenak heldutan txorroskileroak baino ez dituelako izaten mahaiko kaxoietan. Bila ibilita ere ez dut zorrozkailurik topatzen.
AFORISMOA: "Begiekin ikusi egiten da, begiradarekin sentitu"
Bazen behin begiradarekin korapiloak egiten zituen (bizilagun bat?). Ikusi nahi ez zuen guztia korapilatu egiten zuen, egunen batean korapiloak askatzeko ausardia bilduko zuen esperantzarekin.
Bere begiradaren baitan korapilatuta bizi da aspaldian. Ikusi nahi ez duen guztia sentitu egiten du.

HAIKUA
Elur zurizko
panpinak bere baitan
beroa dauka
Zure hitz jokoekin emozionatu egiten naiz, eta hausnartzera ere eramaten naute, agian, hausnartzera eramaten nautelako emozionatzen naiz.
ResponderEliminarederra aforismoa, ederra haikua, zalantzarik ez elurrezko panpinak asko dauka berotik, irrifartxo hori barre barrenetik irteten zaio.Blogean, atal hau ( hitza, aforismoa eta haikua ) bibainak dira. Orain dela gutxi izan dut zure blogaren berri, laggun baten gomendioz. BEJONDAIZULA, IRATI.
ResponderEliminar