2012-01-13

EGIN APUSTU ZURE BURUARI! (IX)


Hauteskundeak:
zulo bat beste baten
barrenean lo.




HAUTESKUNDEAK

Nonbait noizbait norbaiten baimenarekin hauteskundeak egin ziren. Lau hautagai zeuden aukeratzeko eta guztira nonbait bizi ziren "norbaitzuk" haiek 5219 botu eman zituzten. Irabazleak bere aurkariei 22, 30, 73 boturen aldea atera ziela jakin zen nonbait noizbait norbaiten baimenarekin eginiko hauteskunde haietan. Kontua da... hori jakinda ez zuela inork asmatu bakoitzak zenbat botu lortu zituen kalkulatzen! Hain litzateke erraza... zenbatzea, ezta? Ba... nonbait noizbait norbaiten baimenarekin eginiko hauteskunde haietan ez zitzaien bururatu botuak zenba zitzaketenik. Eta oraintxe dakiguna horixe da, irabazleak bere aurkariei 22, 30, 73 boturen aldea atera ziela.

Zenbat botu irabazi zituen hautagaietako bakoitzak nonbait noizbait norbaiten baimenarekin egin ziren hauteskunde haietan?

7 comentarios:

  1. x+y+z+w =5219

    x-22 = y
    x-30 = z
    x-73 = w

    4x-22-30-73 = 5219
    4x = 5219+22+30+73
    4x = 5344
    x = 1336

    Beraz, batek 1336 boto, beste batek 1314 boto, beste batek 1306 eta azkenak 1263 boto lortu dituzte.

    Datorren ostiralean izango gara?

    Muxu potolo bat

    ResponderEliminar
  2. Tira, ea zer irizten dionan erantzunari:

    Egon hadi lo
    ta izango ditek
    lepoa gizen.

    ResponderEliminar
  3. Beste astebetez utziko dut problema zintzilik! Leire, beste behin... primeran!

    ResponderEliminar
  4. Kaixo,ekuazio batekin atera dut:
    X+ [ x-22] + ( x-30) + (x- 73)= 5219
    4x - 125= 5219
    4x= 5219+ 125
    4x= 5344
    x = 5344/4
    x=1336 botu irabazleak
    Bigarrenak 1314
    Hirugarrenak 1306
    Laugarrenak 1266

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Ederki, Mikel! Akats txiki-txiki-txiki-txiki hori bion artean geldituko da ;-) Oso ongi!

      Eliminar
  5. Aspaldiko garaietaz gogoratuz, interneteko hitzezko, baina ahotsgabeko itsaso honetan paperezko hegazkin batean hegan zihoan ikasle ohia16 de noviembre de 2012, 22:57

    1336
    Akaso nonbait noizbait norbaiten baimenarekin egin ziren hauteskunde demokratiko horiek egin ziren nonbait hartan, ez zuten x jaun edo andere (nork daki?) txit agurgarriaren berririk, beste hizkuntza batetik, hurrunetik ekarritako ideia, zerbait, gauza bat, x... nork jakin? guztiek jakin

    ResponderEliminar