HITZA:
MURMURIO
Ahotsaren ezkutaleku, isiltasunaren mozorro aurpegirik gabea. Salto txiki
baten arnas hotsa, izerdiaren irristada azal biluzian behera. Ezpata bat
lautada baten erdian eta haizea begira ziztada mutuei. Begirada baten
irribarrea, sagu bihurri baten sartu-irtena. Murmurioa zulo bat da, sekula
betetzen ez dena.
Eta nik urari hozka egin nahi izan nion; neure burua ito nahi izan nuen
arnas hartzen ikasteko.
AFORISMOA:
Gogoratu nahi ez izatetik ahaztu nahi izatera eternitate bat dago: memoria oso
bat.
Bazen behin argazki bildumetan marrazkiak itsasten zituen (bizilagun bat?).
Eguzkiz betetako orriak zituen, eguzkia erdi janda, eguzkia erdi lo, eguzkia erdi biluzik, eguzkia erdi
negarrez, eguzkia erdiminez, eguzkia erdi zoriontsu.
Bizitza argazki bilduma haietako eguzkien erdi guztien bila igaro zuen. Behin memoriaz galdetu ziotenean, argia baino ez zuen ikusi. Eta horrek egin zuen zoriontsu; ahanzturak ez zuela itsutu ikusteak.
Bizitza argazki bilduma haietako eguzkien erdi guztien bila igaro zuen. Behin memoriaz galdetu ziotenean, argia baino ez zuen ikusi. Eta horrek egin zuen zoriontsu; ahanzturak ez zuela itsutu ikusteak.
HAIKUA:
Hauts
pinportekin
bizitza
zenbatzen du
Bai, ederra izaten da mendian behera kantari, saltoka, datorren uraren xuxurla edota murmurioa gureganatzea; majina leku ezagutzen ditut, halakoak, eta haiexei begira askotan jartzen naiz, beharrezkoa izaten dut.Aforismoa eta Haikua oso ederrak. Urte Berri On!!! muxu pottolo bat.
ResponderEliminarUr hots hauek Andion herrian dauden ur-jauzi zoragarrietakoak dira! Txoko zoragarria! Animatzen bazara... gustatuko zaizu, Joseba! Muxu gizen bat bueltan ;-)
ResponderEliminarBai, ezagutzen ditut paraje horiek eta, halaxe dira, erabat sorgiduak eta zoragarriak!
ResponderEliminar