HITZA:
GANDU
Argazki polita da: ganadua belar artean. Ganadua
belar artean egon daiteke atseden hartzen. Edo ganadua belar artean egon
daiteke Ez Dakit Nongo Txokotan ezkutatu den ezerezari (zerbaiti) begira. Edo
hausnarrean. Edo hausnartzen. Ez Dakit Nongo Txokotan ezkutatuta dagoen
ezerezari (zerbaiti) begira belar artean egoten den ganaduak hausnartu eta
hausnartu egiten du. Alegia, jan eta jan egiten du. Belarra eta burua.
Behelainoak irensten duen arte. Ez Dakit Nongo Txokotan
ezkutatu den ezerezari (zerbaiti) begira dagoen ganaduari pusketa bat behelainoak
irensten dion arte. Hori da gandua: gan(a)du hozkatua behelaino artean. Hori da
gandua: Ez Dakit Nongo Txokotan ezkutatu den ezerez (zerbait) hori.
AFORISMOA:
“Bizitza ezkutalekurik onena da. Bertatik, ordea, ez dugu ikusten heriok noiz
uzten dion paretaren kontra begiak itxita zenbatzeari. ”
Bada ezkutaketan jolasten ikasi zuenetik ezkutatuta
bizi den (bizilagun bat?). Inork ez dio esan helburua ongi ezkutatzea izan
arren, ondoegi ezkutatzeak ere bere arriskuak dituela. Inork ez dio esan,
ezkutatu zenetik inork ez duelako aurkitu. Inor bila ote dabilkion ere ez
dakit. Horixe ezkutaleku onegia aurkitzearen arriskua: norbera norbere buruaren
ezkutaleku bihurtzea.
HAIKUA
Bi harri
txiki
orpoari
ziztaka
mendeku
gosez
Aste honetako hiru opariak asko gustatu zaizkit. Baina aforismoa, neurri-neurrikoa, jolastia eta esanahi handikoa. Ederra! Eskerrik asko zure bloga jarraitzen dugunoi zer hausnartua emateagatik.
ResponderEliminarEskerrik asko zuri, Jon! Hausnarketa hari honen korapilo izateagatik!
ResponderEliminar