2012-03-22

Bertso-afari bat... zer da hori?


Lehenengo aldia. Bertso-afari batean ere ikasi egiten da lehenengo aldiz egoten.


Zizur Nagusia. Martxoak 2. Berrogeita bat ikasle. Bi irakasle. Aita bat. Bi bertsolari. Gitarra bat. Bi koaderno. Ipurtaldeko poltsikoan gordetako paper bat. Grabagailu bat. Zortzi entsalada ontzi. Labekada bat haragi. Izozkia. Hiru masaila gorri. Ezkontza eskaera bat. Kaxiano tartean. Trikitixa. Panderoa. Jolaserako gogoa. Eta zakukada bat irribarre. Zakukada batek zakukada asko esan nahi du. Zaku bat beti da asko; bakarra denean ere bai. Irribarrez beteta dagoenean batez ere.

Zakuan sartzen dira...

... Oskar Estanga eta Ekaitz Goikoetxea... bi bertsolari... bi lagun... bi errota martxan... 


... eta zakuan sartzen dira...

... Eiderren eta Martaren begirada zuzenak, Patriziaren jakin-mina eta Iratiren barre algara, Ekaitzen konplizitatea eta Osakarren gitarra ederra...




... eta zakuan sartzen dira...

... Lurren lotsa eta Eiderren pikardia, Mikele eta Raulen harridura aurpegiak, Nerearen begirada zintzoa eta Arantxaren ezkutatu nahia... Zertan ari zara Ekaitz?



... eta zakuan sartzen dira...

... Txaroren ahalegina, ikasleekin inplikatzeko gogoa, euskara gozabide bihurtzeko ilusioa...




... eta zakuan sartzen dira...

... Oskar eta Oskar; Oskar bertsolaria eta Oskar aita; Oskarren goxotasuna eta Oskarren goxotasuna... ez dago gehiago esan beharrik... begiradan nabari zaie!



... eta zakuan sartzen dira...

... gai-jartzaileak, irudimenari tira egiten diotenak, Leire eta Itziar, bi sormen iturri...



... eta zakuan sartzen dira...

... hitzak eta ideiak eta jolasak eta tranpak eta zirriborroak...



... eta zakuan sartzen dira...

... hilezkortasuna eta hotsa eta kantua eta lekukotasuna... egin klik eta entzun saioa!


 



... eta zakuan sartzen da...

... azken dantzaldia, azken zirrara-hotsa, Ainhoa, Unai eta Asierrekin...


...hurrengoa ez da lehenengo aldia izango. Hurrengoan ere gozatu egingo dugu!


5 comentarios:

  1. Zorionak behin eta berriro. Ez dut oraindik bertso saioa entzuteko betarik izan, eta dagoeneko, argazkiak ikusita, irrikitan nago zuen artean sartu eta gozatzeko.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Saltseroa denak erraz topatuko du tokia gure artean! Hurrengorako gonbidatuta zaude!

      Eliminar
  2. Saio bikaina Oskarrek eta Ekaitzek egin zutena. Gitarrarekin egindakoa eta segidillena asko gustatu zaizkit. Eta badirudi giroa ere aparta izan zela. Segi horrelako saioak antolatzen, lehenengo aldiak bigarrena, hirugarrena, eta hortik aurrerako gehiago ere izan ditzan.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Aupa Zizur, bai, eta aupa zizurtarrak; herria herritarrek egiten dute eta!

      Eliminar
  3. Bertso-afari batean ere ikasi egiten da lehenengo aldiz gozatzen, eta mendi igoaldi batean, eta eszenatoki batean, eta matematika irakasle txoro horren p(r)o(bl)ema artean, eta gai-jartzaile lanetan, eta ilusioz eta ametsez betetako lankide gazte bat ondoan izaten, eta... eta... bai, gozatu egiten da.

    ...zakuan sartzen da... miresmena. Txaroren ilusioari. Lurren irribarre lotsatuari. Ekaitzen lotsagabetasunari. Iratiren ofizio barruan afizioa txertatzeko ahalmenari. Oskarren erritmo biziari. Itziarren laguntasunari eta ametsak partekatzeko gogoari. Afalosteko musikari. Sukaldariaren irribarre eta prestutasunari. Ikasleen laguntzeko irrikari. Aurkitutako elkarrizketei. Laguntasunari. Errepikatzeko gogoari.

    Nik... mila esker!!!

    ResponderEliminar