2012-03-20

Bide izorratuak: gurutzeak




HITZA: Izor

Sinonimoen hiztegiari tiraka papereratu dut hitza. Izor: ernari, umedun. Umedun egotea... izorratuta egotea, alegia! Eta oiloaz eta arrautzaz oroitu naiz, tira, arrautzaz eta oiloaz oroitu naiz... edo ateaz eta giltzaz. Zer asmatu zuten lehenago giltza edo atea? Atea asmatu zutelako hasi ziren giltzaren bila edo giltza asmatu zutelako hasi ziren atearen bila? Nortzuk hasi ziren asmatzen ere nahiko lan! 

Kontua zera da: izorratuta nago esapide ilun, itsusi, gozotasunik gabea... izor sinonimoen hiztegian ernari eta umedun hitzen ondoan ezarri aurretik edo ondoren asmatu zen?

Gezurra dirudi... bere horretan... hain behar luke polita lau haizetara izorratuta nago oihukatzeak...




Goñitik Trekura bidean 2012-3-19
AFORISMOA: Bidea bukatzen den tokian zer hasten da?

Bazen behin pausoak josten zituen (bizilagun bat?). Jertseetako hari solteak oinetan lotu eta arrastoak arrakalatzen zizkion bideari. 

Pausoak zulo bihur zitezkeela ohartu zen egunean, pausorik eman gabe aurrera egitea erabaki zuen. 

Arrakalatutako arrasto bakoitzaren gainean bidea marrazten du orain. Orain bere ibilian iblitzen da. 



HAIKUA: 

Gurutze baten
erdiko hutsunean
zerbait falta da. 





2 comentarios:

  1. Mutua hitzik gabe uzteko moduko aforismo eta haikuak aste honetakoak. Mila esker opariongatik!

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. "pelotero" hutsa zara! Zerbait eskatu nahi didazu? ;-P Izugarri maite zaitut!

      Eliminar