2012-03-21

ITAKA (Koldo Zubeldia_2012-3-3)



Martxoaren 21ean, Poesiaren Nazioarteko Egunean, udaberria estreinatu berritan, ezin poesiari eta poeta handi bati tokia egin gabe utzi.

Martxoaren 3an egin zigun bisita Koldo Zubeldiak irratira. Koldo Zubeldiarekin egiten ditugun elkarrizketak adibidez... Koldo, Yolandarik ezagutzen duzu? moduko galderekin hasten dira. Koldo Zubeldiarekin egiten ditugun elkarrizketak adibidez... mila muxu emanez bukatzen dira. Koldo Zubeldiarekin egiten ditugun elkarrizketak sentitu egiten dira.


Koldo Zubeldia

 


Beste behin saio zoragarria osatu genuen Koldo Zubeldia poeta zaldibiarrarekin. Koldorekin partekatzen ditugun  solasaldiek mahai gaina bete egiten dute; irribarrez, bekokiko zimurrez, ziztadez, laztanez, begirada gaixtoz (ez, gaiztoz), doinu jolastiz... Koldorekin partekatzen ditugun solasaldiek arrastoa uzten dute; mahai gainean bai, baina, batez ere bihotzean. Koldorekin partekatzen ditugun solasaldiak eseri eta entzutekoak dira. Entzun eta begiak ixtekoak. Begiak itxi eta hausnarketarako jasotzekoak.

Eskerrik asko, Koldo! Behin eta bi aldiz, birritan eta hiru aldiz... oparitzen dizkiguzun saioengatik.

Saioa entzun eta gorde nahi izanez gero... egin klik!

No hay comentarios:

Publicar un comentario