Imajinatu trenbide bat. Hogeita hamar pauso luze. Imajinatu trenbidearen mutur batean begirada bat eta beste muturrean irribarre bat. Imajinatu begirada handia dela, bost metro karratukoa edo. Eta irribarrea pittin bat handiagoa. Borobil-borobila. Zazpi metro karratu. Imajinatu soka bat begiradaren eta irribarrearen artean. Eta izerdi tantak. Izerdi tanta bat, izerdi tanta bi... Imajinatu begiradak irribarreari tira egiten diola. Lehiakor. Imajinatu sokatiran ari direla. Eta izerdi tanta bat eta izerdi tanta bi... irribarreak sokari hozka egin dionean, ezpain arteko indarra lurraren haizeteen kontra estutuz. Begirada zorabiatu egin da eta betileak luzatu dit esku lagun baten bila. Orduan iritsi da... inork gutxik espero zuenean, orduan iritsi da, bost kilo pisatuko ditu... izerdi itxura du; izerdi tanta gizendua dirudi. Malko bat! esango luke edonork, baina, begirada baten eta irribarre baten arteko sokatira lehian malkoak beste zerbait dira. Literaturaz zerbait baneki, poesiaz pixkatxo bat eta filosofiaz puska bat, begiradaren eta irribarrearen artean, izerdi tanten artean, sokatik zintzilik lehiarako prest aforismoak ikusiko nituzke.
Atzorako utzi genituen egiteko guztiak alboratu eta begiak itxi eta ikastea onena, Anaren gertutasunetik, Anaren goxotasunetik, Anaren hausnarketarako gaitasunetik. Begiak itxi eta ikastea onena. Entzunez eta barneratuz. Ikusiz eta sentituz. Mila esker egin zenigun opariarengatik!
Opariaz gozatu nahi izanez gero egin koxk!
Zeharo hunkitu nau irratsaioak. Mila esker paztel opari hauexengatik.
ResponderEliminarIkaragarria Ana Urkizari egindako elkarrizketa. Suak erretako umearen inguruko narrazioa barru-barrura iritsi zait. Segi horrelako larunbat goizak oparitzen.
ResponderEliminarBai, arrazoi dezu Asier, ni ere hunkittu ninun.
ResponderEliminarIrratsaio gozoa, aberatsa, bere osotasunean.