HITZA: BELAZE
Azukrezko belardiak dira belazeak. Oinutsik dabiltzan arrasto babesgabeei gozotasun pixka bat oparitzen dieten izara garbitu berriak. Ukimena zentimetroka neurtzen duten zizare sareak dira belazeak, oinpean atximur txikiak egiten dituzten ezpain bihurrien bizitoki. Itzal etzanen harrapatoki dira belazeak, argia izerdika-izerdika zupatzen duten igerileku berdeak.
Belazeetan ametsak etzan egiten dira, ilusio izpiak zutik ibil daitezen.
Bazen behin suari putz egin nahi ez, eta hatsari su ematen zion (bizilagun bat?).
Mingaina kandela bihurtu zitzaion egun batean gauez bizitzen ikasi zuen.
Hil egin zela errepikatzen zion behin eta bi aldiz bere buruari. Hil egin zela eta horregatik jarraitu nahi zuela bizirik.
HAIKUA:
Zakarrontzian
paperezko pilotak
Aforismo eta haikuetan, hitzekin bakarrik ez, irudiekin ere bete betean asmatzen dezu.Bloga bere osotasunean oso gustuko det, baina, atal honek, bereziki, asko erakartzen nau.
ResponderEliminarEz da ba erraza izaten astelehen bezperatan buruari tira egitea! Baina, zure hitzen indarrak paper zuriaren aurrean beste behin jartzera bultzatzen nau! Eskerrik asko, Joseba!
EliminarArrazoi dek Joseba, aforismoak, haikuak eta irudiek aste osorako arrastoa uzten ditek eta hurrengoak irakurtzeko irrika pizten.
ResponderEliminarPortzierto, Irati, hilda bizitzeak ere ez du ederra izan behar, ez?
Eutsi horri!
Ezin erantzun, Ekaitz! Ez nuke horri erantzuten jakin nahi!
EliminarEutsi zuk egiten nauzu!