HITZA: TITARE
Bazen behin josten ari zela orratzarekin hatza ziztatu, lurrera ziplo erori eta lo gelditu zen neskatila bat.
Bazen behin josteko titare bat jantzi eta titarea hatzari kateatuta gelditu zitzaion mutiko bat. Titarea ezin kendu, eta sustoaren sustoz lurrera ziplo erori eta lo gelditu zen mutikoa.
Bazen behin amets bat lo zegoen neskato bat eta lo zegoen mutiko bat protagonistatzat zituen.a Ametsak ehun urteko iraupena izan zuen.; neskatilaren begirada mutikoaren titareak harrapatu zuen arte. Ametsaren baitan neskatoak mutilari titarea eskatu zion egunean...

AFORISMOA: "Hainbeste aditz aukeran eta larrua ere jo egin behar."
Harrapazank! "Jo" horretan zegoen aforismoaren xarma... zorioneko interneten usnaka hasi eta larrua jo = jugar la piel topatu dudan arte. Nonbait jotzea eta jolastea laztanean korapilatzen ditu maitasunak (bai, edo sexuak; a bai, maitasunik gabeko sexua ere badela...). Ba horixe, txortan egin, larrutan egin, ñaka egin, txotxoka egin... barrua urtu... jo beharrik gabe, larruarekin jolastu egiten dugula. Jolastu egin beharko genukeela.
Garai batean, jostuna eta jostungintza oso zabaldua zeuden, nik esango nuke, ia etxe guztietara, izan ere, lagun askoko familiak izaten ziren,eta diruz mehe, gure inguruan behintzat, bai. Gurean oso ongi gogoratzen dut, gure amaren eskuetan, Sigma markako makinaren karrakarraka, ia, ia, etengabekoa eta ezinbestekoa izaten zen.
ResponderEliminar