2010-10-06

WIKIA: zi(z)urtasunezmate



Ikasturteko erronka berria: wikia. Idazle asko dituen koadernoa da wikia; esku, itzal, ilusio asko dituena. Idazle taldea argazkiko kuadrila zoragarria da, Zizur BHI-ko batxilergoko lehenengo mailako K taldeko zientzialariek osatutakoa. Beraiek izango dira wikia jantziko dutenak. Ikasi, ikusi, ezagutu eta irakurri duguna zuei erakustea dugu helburu. Kontatuko duguna... ardatza matematika izango da; matematikari lotutako historia, istorioak, gogoetak, bitxikeriak, jolasak...

Blogean txoko bat egin diot, hortxe, ezkerreko aldean. Egin hozka eta bisitatu gure txokoa. Eta txokoari buruz proposamenen bat egin nahi badiguzue... idatzi iruzkinen bat hementxe.

Guk gure jakintza aberastu nahi dugu, eta bide batez zuena aberastea lortzen badugu...

8 comentarios:

  1. Kuadrila polita lagunarterako, eta, nola ez, baita, lanerako.Teknologia berrien haritik jakintza egiten.Aupa eta ekin gogotsu.

    ResponderEliminar
  2. Aupa Irati!
    Lehenengo, goraintziak Andreari. Aspaldian ez dut kontserbatorioko pasabideetan barrena ikusi. Zorte handia dauka aurten matematika irakaslearekin, dudarik gabe.

    Oso ideia polita iruditu zait, erakargarria. Matematika irakasteaz gain matematika maitatzen irakasten duzu, eta horrek ez dauka preziorik. Txokoari buruzko zerbait idatziko dut orain, ea ongi egin ditudan gaurko etxerako lanak.

    Perelmannekin hastea ongi? Udan ezagutu nuen nik gizon hau (interneten, beste askok bezala). Egia aitortu behar badut, oraindik ez dut ezer ulertzea lortu. Baina, badakit berari esker milioi bat dolar matematika ikerketan erabiliko direla, berak hartu ez zuen saria. Beraz, eskerrik asko, esaldi ulergaitzen aita.

    Pi: Harrigarria, ezta, inork osorik ez dakien zenbaki batek hain ospe handia hartzea? Beharbada horregatik izango da, ikerketan jarraitzeko aukera luzatzen duelako. Denbora-pasa polita dirudi, jeje, "gaur Pi-ren 7 zifra deskubrituko dut".

    Urrezko proportzioa: Honi buruz ez dut esateko askorik. Mendeetan zehar pertsona batek bestearen atzean deskubritutako zenbakia niri oso irakasle bereziak jarri zidala esku artean. Arrazoi zenuen "asko ikasiko duzu" esan zenidan hartan.

    Problemen atal hutsa: beterik dagoenean, edo erdi beterik, edo problemaren bat duenean badakizu ni zelatan egongo naizela. Talaian?

    Bi zenbaki berezi horiek: Ipuina asko gustatu zait. Nik ere istorio batean ezagutu nituen. Manaosetik iritsi berri zen gutun batean matematikari batek filosofo bati azaldu zion bi zenbakiak zerk lotzen zituen. Lagunak ziren filosofoa eta matematikaria. Bata definitzen zuena eta bestea definitzen zuena desberdinak baziren ere, baturan hain ziren antzeko... Bai, zuk egin zenuen loroaren teorema bila nezan. Mila esker.

    ResponderEliminar
  3. Mundiala zara Leire! Ez dakizu zure hitzek aurrera egiteko nolako indarra ematen didaten! Eskerrik asko! Etorkizun batean elkarrekin proiektu berriak eginez irudikatzen dut nire burua.

    ResponderEliminar
  4. Infinitu, eh?
    Gizakiak neurtu ezin dituen gauzak daudela ezkutatzeko erabiltzen duen kontzeptua. 3 eta 4 zenbakien artean dagoen infinitu zenbaki kopurua txikiagoa da zuzen errealean dagoen zenbaki infinitu kopurua baino. Orduan infinitu mota batzuk daude, baina denak dira amaigabeak. Orduan, amaigabea baino luzeagoa den zerbait dago?
    Beste galdera bat Irati, zizurreko ikasleak edo edonor: infinitu zer da, matematika ala filosofia? Zientziak enpirikoki azaltzen baditu gauzak, amaigabea zientzia izan daiteke?

    Nik ere Iratik dioena sinestuko dut :P

    ResponderEliminar
  5. Ez, ez Leire; ez sinetsi nik diodan guztia, askotan ez baitakit Iratik edo Iratiren irudimenak hitz egiten ote duen.

    Galdera polita, pentsamendua lapurtu didazula dirudi. Descartes aurkeztu diet gaur ikasleei. Matematikari eta filosofoa. Beste bat. Matematikari eta filosofo (edo filosofo eta matematikari) asko eman baititu historiak. Wikian aztertu nahiko nukeen beste gai bat: Matematika eta Filosofia. Bere garaian lan txiki bat egin nuen unibertsitatean horren inguruan; hautsa astindu nahiko nioke!

    Halere... zu ziur zaude 3 eta 4 zenbakien artean dagoen infinitu zenbaki kopurua zuzen errealean dagoen zenbaki infinitu kopurua baino txikiagoa dela? ;-)

    ResponderEliminar
  6. Iratik esaten didan arte ez naiz ziur egongo. Baina, liburu hura gaizki ulertu ez banuen, "Matemática, estás ahí?"-k hori esan zidala egingo nuke. Azaltzeko ez eskatu, gauza ez naizela erantzun beharko dizut bestela (eta liburua liburutegira itzuli zen, hautsa jatera bere lagunekin batera). Tira, beharbada egunen batean behartuta ikusiko dut neure burua ikasle taldeari hori azaltzen eta, egun horretan, laguntza eskatu beharko dizut. Baina nago horretarako batxilergoa eta ikasketa luzeak falta zaizkidala.

    Oharra: Mesedez, esan nire filosofatze kontu bitxi hauen atzetik dabilenari bere iruzkinak ere ikusi nahiko nituzkeela, matematika edota filosofian. Benetan hitz politak dira bereak.

    Badakizu jarraituko dudala zure sarreretako bakoitza. Hurrengora arte eta muxu bat.

    ResponderEliminar
  7. Irati, galdera bitxi bat sortu zait wikian nenbilela. Hemen jarri behar nuen?

    Hegazkinak eta trigonometria... ziur aire hartzerakoan egiten duen angelua ere kalkula dezakegula trigonometria apur batekin. Adibidez isatsetik lurrera eta muturretik lurrera dagoen distantzia jakinez gero... Hegazkina neurtzen badugu... Tira, beste batean agian.

    Zera jartzen du testuan: aire hotzak gutxi pisatzen duela, beroak baino gutxiago. Airea gasa da, eta gasek hau betetzen dute: PV=nRT. T, tenperatura, igotzean; presio eta bolumena konstante mantenduko badira; n, (molak eta, beraz,) masa, txikitu egingo da. Ezta? Ez da aire beroa hotza baino arinagoa?

    Interesgarria egiten duzuena! Eutsi horri.

    ResponderEliminar
  8. Eskerrik asko Leire, begi zorrotz horiengatik!
    PV=nRT eta nik ahaztua nuelakoan! Baina, ikasitakoak hor nonbait gelditzen omen dira, irakurtzean gogoratzeko moduan behintzat!

    Zure iruzkina wikian idatziko dut eta zuk planteatutako galdera erantzuten bakarren bat animatzen den!

    Muxu gaseoso bat!

    ResponderEliminar