2010-10-14

ITAKA (Eguraldiaz hizketan 2010-10-2)


Nori entzun nion lehengoan? ... euria eguzkiaren malkoak omen dira. Ezkutuan egotera behartzen duten (nork behartzen ote du?) egunean egiten omen du eguzkiak negar.

Nori entzun nion lehengoan? Trumoiak jotzen duenean hasten omen da haizea dantzari. Tximistak dantzalekuko argiak omen dira. Haizea indartsu dabilenean bikote bila aritzen omen da; horregatik mugiarazten gaitu batetik bestera.

Nori entzun nion lehengoan? Hodeiak izarren oheak omen dira. Horregatik ez omen ditugu egunez izarrak ikusten, laino artean gozo egoten direlako (lainorik ez dagoen egunetan zer gertatzen den? Hori ez zidan kontatu... ). Izarrek egunez egiten dute lo eta gauean esnatzen dira. Bai, badakit eguzkia ere izarra dela. Eguzkiak ez omen du sekula lorik egiten. Gauetan ere ez.

Urriaren 2an eguraldiaz hizketan aritu ginen irratian Jaione Munarriz metereologarekin. Ingurumen Zientziak ikastera joan zen Jaione Salamancara; Fisikak bideratu zuen Bartzelonara eta azkenean eguraldiak harrapatu zuen. Eguraldiarekin maitemindu ote zen? Ez dakit, eguraldiaren sekretu txikiak behintzat kontatu zizkigun.

Urriaren 2an eguraldiaz hizketan aritu ginen; eta sagarrez (Ramon Aseginolazarekin), eta tximeleta eta sorgin-orratzez (Iñaki Mezquitarekin), eta behiez (Maixux Insaustirekin). Eguraldiak sagar, intsektu eta behiengan duen eraginaz aritu ginen. Ederra izan zen urriaren 2ko goiza; mila esker laukote! Ordukoak berritu nahi badituzue... egin koxk beldurrik gabe!

Irratsaioa jaitsi nahi izanez gero... http://blip.tv/file/get/Irati-JaioneMunarriz155.mp3


2 comentarios:

  1. jo saio polita irati gustatu zitzaidan pila eguraldia bakarrik ez da zerua ,guk eguraldiak afektatzen digu egunerokotasunean ez nahiko nuke beti eguzkia baiña bueno saio ederra

    ResponderEliminar
  2. Egia esan bai, saio polita atera zen, Jaione eroso sentitu zen eta kontu politak kontatu zizkigun.

    ResponderEliminar