Sugeak buztanean buru itxura izango balu, sugea ere animalia kapikua edo palindromoa litzateke. Kapikua diren zenbakiak aspalditik nituen ezagunak palindromoak orain gutxi (urtebete, urte erdi...) ezagutu ditut. Pertsona batzuk ia nahigabe azaldu ohi dira gure bizitzetan. Hala ezagutu nuen Markos, ia nahigabe. Palindromoekin lanean aritzen da Markos, ezkerretik eskuinera eta eskuinetik ezkerrera berdin irakurtzen diren hitz eta esaldiak dira palindromoak. Adibidez, aza; adibidez, atara zarata. Adibide eta ariketa asko ditu Markosek bere blogean
(merezi du bisitatxo bat egitea).
Ba horixe, gaurko problemarekin ere atzekoz aurrera eta aurrekoz atzera ibiliko garela!
KILOMETROAK KONTATZEN...
Santik, hiru egun jai dituela probestuz, bidaia luze bat egin nahi du bere motorrean. Bidaia hastera doanean kilometro kontagailuari begiratu, eta motorrak 13 931 kilometro dituela eginak konturatu da. Bi orduz abiadura konstantean ibili ondoren, gasolindegi batean gelditu da gasolina hartzen, eta... kasualitatea! Kilometro kontagailuari begiratu dionean kapikua den hurrengo zenbakiarekin egin du topo.
Bi ordu horietan zenbateko abiaduran ibili da Santi? Kontuz! Azkarregi ibiltzeak bere arriskuak ditu eta...
14041-13931= 110 km bi orduko, beraz, 55km/h, ezta?
ResponderEliminarkaixo irati
ResponderEliminarproblema begiratuta nire ustes 14041 da
agur irati
kaixo Irati
ResponderEliminar55km/h doa motorra zenbaki kapikua 14041 delako 110km egin dituelako.
1-14041-13931=110
2-110:2=55km/h
Agur Irati
hurrengo zembakia 14041 da.
ResponderEliminar14041-13931=110km
110 km egin ditu bi ordutan
110:2=55km/h
Buruari buelta ugari eman ondoren erantzuna aurkitu dudalakoan nago...55 Kilometro orduko? (14041 Km?)
ResponderEliminarBlog bikaina! Gustua ematen du literatura eta matematika uztartzen dituen toki bat topatzeak.... :P
Eskerrikasko irratsaioan parte hartzeko aukera emateagatik!
Beñat
P.D: Ni ere Markosen jarraitzailea naiz; aurreko asteko palindromoa (astroarena) asmatu nuen, baina aste honetakoarekin ezinean nabil.... Ideiaren bat?
Motor gainean oreka ongi mantentzen dakizue, e! Primeran boskote: Leire, Andoni, Mikel, Ion eta Levi (ongi etorri palindromozale! Ilusio handia egin dit zu hemen ikusteak!). Bidean aurrera jarrai dezakezue, hurrengo zenbaki kapikuara arte gutxienez!
ResponderEliminarkaixo Irati:
ResponderEliminarprimeran hori esan nahi du problema hau ongi daukagula.
Agur
KAIXO IRATI!!!!!!!
ResponderEliminarPROBLEMA ASKO PENTSATU DUT ETA ATERA ZAIT
BEGIRATU DUEN ZENBAKIA 14041 DELA
AGUR
Ez dakit, Maiderrek ez ote duen tranpa egiten ;-) Besteen erantzunak ikusi eta... jejeje halere, Maider, hori ez zen galdera. Zenbateko abiaduran egin du bidea?
ResponderEliminarEta aste honetako problema? Antzik hartzen al diozu?
Besarkada bat!
kaixo!!!!!!!!!!
ResponderEliminar55km\h eta saiatuko naiz ateratzen
AGUR
Bai, hori bai!
ResponderEliminar