2010-10-08

EGIN APUSTU ZURE BURUARI (IV)



Goseak badaki itxaroten? Goseari korrika mantsoago egiteko esanez gero... ulertuko luke? Ezagutzen dut lagun bat sabela marruka hasten zaionean, sabelarekin hizketan hasten dena. Ez dut uste ados jartzen direnik; sabelak irabazten du gehienetan. Egoskorra da sabela.

ZALDUNEK PRESA DUTE (eta gosea ere bai)

Hiru zalduni erregerekin berehala biltzeko deialdia egin diote, eta bidaia luze bat tarteko bidean dira. Nekatuta daudela eta, atseden pixka bat hartu asmoz, ostatu batean gelditu dira zerbait jan eta indarrak berritzeko. Zaldunek xerra bana eskatu diote ostatuko arduradunari eta hogeita hamar minutuan prest izateko eskatu, denboraz justu dabiltzala eta.

Ostatuko arduraduna larritu egin da. Momentu berean bi xerra bakarrik egin ditzake, eta xerra bakoitzak alde bakoitzeko hamar minutuz egon behar du sutan ongi egingo bada. Beraz, bi xerra egiteko hogei minutu beharko lituzke, eta hirugarren xerra egiteko beste hogei minutu.

Nola lortuko du sukaldariak hogeita hamar minutuak pasatzerako hiru xerrak mahai gainean egotea?

6 comentarios:

  1. Lehenengo galderari ezetz erantzungo diot. Goseak ez du inor itxaroten. Nire ustez, zure lagunak ez du inoiz lortuko tripa isilarazten. Tripa-orroak burmuinak botatakoak dira, eta bere buruaren bi alde egoskorren arteko eztabaidak inoiz ez du lortuko batek bestea konbentzitzea. Baina, diodana, nire usteak baino ez dira, nire uste erdi ustelak.

    Orain, ostalariari, edo zaldunei, edo erregeari, edo auskalo nori laguntzen saiatu beharko dut.
    Lehenengo aukera: Egin bi xerra bi aldeetatik eta hirugarren xerra alde batetik. Platerean jarri egin gabeko aldea behean eta, presa dela-eta, ez du inork nabarituko.
    Bigarren aukera: Eragin buruari, ostalari jauna! 3 xerra egin behar duzu, egia. Baina, 3 xerra 6 alde ere badira. Jarri 1 eta 2 xerrak parrilan eta izan 10 minutuz. Gero, emaiozu bira 1 xerrari eta jarri 3 xerra (bai, badakit erdi eginda atera duzula xerra bat). 20 minutu pasatu dira tartean. Amaitzeko, 2 eta 3 xerrek alde bat gordinik daukate oraindik, jarri horiek sutan eta xerrak prest izango dituzu 30 minitutan.

    Zorte on zaldunei!

    ResponderEliminar
  2. kaixo irati!!
    lehenengo eta bigarren xerrak 10 minutuz egin
    bigarren eta hirugarren xerrak 10 minutuz egin
    azkenik lehenengo eta hirugarren xerrak 10 minutuz egin
    horrela eginez 30 minututan 3 xerrak eginak egongo dira

    ResponderEliminar
  3. Baliteke guztiz ez prestarzea eta zaldunei alde btetik egina bakarrik ematea (alde ona gora noski) eta horrela denbora emango lioke

    ResponderEliminar
  4. A eta B xerra jartzen dira 10 minutu,greo A-ri buelta ematen zaio eta B xerra C xerrarengatik aldatzen da.10 minutu pasata A kentzen da,B jartzen da eta C-ri buelta ematen zaio.beste amar minutu egin.

    ResponderEliminar
  5. Kaixo Irati:
    buelta bat = 10 minutu

    1-Lehenengo bueltan txuleta 1 eta txuleta 2 egiten ditu alde batetik.
    2-Bigarren bueltan txuleta 2 egiten bukatzen du eta txuleta 3 alde batetik egiten du.
    3-Hirugarren bueltan txuleta 1 eta txuleta 3 egiten bukatzen ditu.

    agur

    ResponderEliminar
  6. Leire, Cristina (ongi etorri!), Andoni eta Mikel, primeran! Leire zuk ere (Josuren antzera) izan duzu zaldunei iruzur egiteko tentazioa, baina, nahiago izan duzu badaezpadako beste bide bat proposatu. Ongi egina!

    Ai Josu! Zaldunekin hizketan aritu naiz eta sekulako haserrea dute gainean! Xerrak erdi eginak eta gosea osorik! Batere afaldu gabe joan behar izan dute erregerengana. Eta tripa zorriak oihuka eta errege haserre!

    Sabela betetzeko bigarren aukera bat emango diezu?

    ResponderEliminar