2010-10-27

ITAKA (Peru Abarka album lehiaketa_2010-10-23)



Bazen behin arratslde euritsuak panpinei ahotsa jarriz arintzen zituen neska txiki-luze bat. Irakurtzen irakasten zien tarteka, buruketak ebazten inoiz, bizitza ulertzen beti. Haserretu egiten zitzaien galdera bat egin eta isilik geratzen zitzizkionean; tristetu bokalak kontrako eztarrian trabatzen zitzaizkienean. Neska txiki-luze hura neska handi-luzea egin da egun, panpinekin jolasteari utzi gabe, hamabi-hamahiru-hamalau-hamabost-hamasei urteko neraeei problemak maitatzen irakasten diena, numeroekin literatura egiten. Goizetan irakasle, arratsaldetan ikasle, gauetan idazle, larunbat goizetan irrati esatari. Txikiagoa zenean handitan zoriontsu izan nahi zuela esaten zuen. Hogeita bost urterekin aski handi bada, eta zoriontsua dela dirudi. (Ekaitzek larunbateko irratsaioko elkarrizketan egindako sarrera)

Igandeko sari banaketaren harira solasean aritu ginen lan sarituaz Ekaitz eta biok; eta solasean aritu ginen Araiz eta biok. Araiz Mesanza lagun berria dut, Peru Abarka album lehiaketan ilustrazioen atala irabazi duen neska zoragarria. Eta horretaz gain (bihar idatziko ditut sariaz zenbait kontu)...

Saioari, astero bezala, Patxi Ezkiagaren olerki samur batekin eman genion hasiera.
Joxe Goikoetxea sehaska hitzarekin jolasean aritu zitzaigun.
Ezkaratzetik Rufino Iraolak zaldibiarrek Jose Garmendiari egingo dioten omenaldiaren berri eman zigun.
Iñigo Apaolazak El tiempo entre costuras, María Dueñas idazlearen liburua gomendatu zigun.
Zu errotari atalaean... Aiora Sampedro Beasaingo Txindoki-Alkartasuna insitutuko ikasleak idatzi bikaina oparitu zigun. Zuhaitzak nekez uzten du bere sorlekua...
Eta... Barricada taldearen Es una carta abestiarekin pastelari ginda gozoa jarri zion Ekaitzek.

Irratsaio ederra larunbatekoa. Gose bazara... egin koxk!

Eta jaitsi nahi izanez gero... http://blip.tv/file/get/Irati-peruAbarka119.mp3

7 comentarios:

  1. Behin eta berriro, ZORIONAK! azken sari eder horrengati. Zenbagarrena? beti lanean somatzen zaitut, lanean, baina, pozik, oso pozik, zein da sekretua, sekreturik badago? Bejondaizula, neska.

    ResponderEliminar
  2. Asko pozten naiz sariarengatik, eta batez ere zure lana albumean irakurtzeko aukera izango dugulako. Segi horrela, nork irakurria baduzu eta!

    ResponderEliminar
  3. Mila esker bikote! Esperientzia zoragarria izan da, lagun zoragarriak egiteko aukera eman dit.

    "Lana", bai, lana da Lutxi, burua nekatu behar duzulako, ipurdia gizentzen zaizulako... baina, egite hori gozamen bihurtzen denean... ez dago zoriontsu egiten zaituen horretan aritzea bezalakorik!

    ResponderEliminar
  4. zorionak irati maitea gauetan egunen eta goizetan beti da irati irati izena oso polita da ta maitagarria segi hola muxuuu potola bat

    ResponderEliminar
  5. Muxu potolo bat... ta datorren astera arte! ;-) Eskerrik asko Gorka!

    ResponderEliminar
  6. Itaka irratsaaioaren jarraitzaile fidela bihurtu naiz, izugarri gozatzen dut, gauealdean, zuen programa entzunda, atalez atal, gozagarria, ederra, eta, elkarrizketa, mundiala.Hori da, hori, lana egitea. BEJONDAIZUELA bikote eta partaide guztiak.

    ResponderEliminar
  7. Itaka saioa: ederra, betea, ezberdina, gozagarria...A zer nolako deskubrimendua!
    ZORIONAK.

    ResponderEliminar