"Bazen behin neskatila bat paper gainean arrastoak eginez eguna pasatzen zuena. "Eta hori zertarako?" galdetzen zioten etxean. "Eta hori zertarako?" galdetzen zioten lagunek. Eta berak psss erantzun eta marrazten jarraitzen zuen. Ez zekien zergatik egiten zuen; atera egiten zitzaion. Hasieran kolore berdinaz margotzen zituen arrasto guztiak; kolorez aldatzen hasi zen gero. Hasieran zuzen trazatzen zituen arrasto guztiak; bihurguneak egiten hasi zen gero. Hogeita bi urterekin arrasto guztiak bildu eta bata bestearen ondoan itsatsi zituen.
Egunero pauso bat ematen du aurrera arrastoaren gainean. Emakumetuta dago aspaldian. Pauso bat ematen du egunero. Pauso bat arrastoaren gainean. "Eta hori zertarako?" galdetzen diote etxekoek eta lagunek. Eta berak ez du oso garbi, baina nora doan jakin dezan egiten duela uste du. "
Udan irakurri nuen Nora ez dakizun hori liburua eta izugarri gustatu zitzaidan. Barru-barruan egin zidan hozka. Arin irakurri nuen (ia irentsi nuen hiru egunetan), baina, era berean irakurritakoak pisua (pisu gozoa) utzi zidan barruan. Aspalditik gogo berezia banuen ere, liburua irakurri orduko erabaki nuen: berandu baino lehen Irati Jimenezi elkarrizketa egingo diot irratian. Eta egin nion. Larunbatean. Eskerrik asko Irati, zure hausnarketen itsasoan igeri egiten uzteagatik!
Irati Jimenez ->Manchesterren bat, bi... zenbatzen ikasi zuen. Laranja azalari negarra eragin zion, eta bideei korapiloak egiten dizkien banpiroak asmatu zizkion irudimenari. Orain "Atsekabe zaitut" (Txalaparta) esaten irakatsi die txakurrei eta katuei.
Irati Jimenezen elkarrizketa ez zen, ordea, larunbateko saioaren osagai bakarra izan. Astero bezala, Patxi Ezkiagaren olerki sakon batekin eman genion saioari hasiera; Manex Aranburu ezkaratzetik etorkinez, migrazioaz, elkarrekin lan egiteaz... aritu zitzaigun hizketan; Joxe Goikoetxea "ezkaratz" hitzarekin aritu zen jolasean; Pello Urretabizkaiak irakurtzen dituen aldizkarien berri eman zigun; eta Leire Alonsok baldosei begira jarri gintuen. Eta entzuleei Asier Serranoren Oroimen kantu ederrarekin esan genien agur (mila esker Ekaitz, abestia zukutzeagatik).
Atal berriak, lagun eta solaskide berriak eta ilusio berriak, Itakak ikasturte berriarekin ekarri dizkigunak. Egin koxk beldurrik gabe!
Saioa jaitsi nahi izanez gero: http://blip.tv/file/get/Irati-IratiJimenez212.mp3

Aspaldian entzun dudan elkarrizketa mamitsu eta gozagarriena. Atal berrien ekarpena ere asko gustatu zait. Bejondeizula!
ResponderEliminarLehenengo Ekaitzi: Nolako galdera politak egiten dituzun. Ikusi nahiko zintuzket zu ere, halakoen aurrean!
ResponderEliminarEta, zer esan dezaket, bikote? Mila esker nire izenaren ondoan halako hitz politak jarri izanagatik. Saiatuko naiz bai, Ekaitz, ahalik eta gehien ikasten irakasleengandik. Ikasgelan eta handik kanpo ere bai. Nahiz eta, handik kanpo, pertsonak, edo lagunak diren, irakasle baino gehiago. Oso aukera polita, oparitu didazuen hau. Lotsatuta eta, aldi berean, inoiz baino gustorago, erosoago egon nintzen sofaren iskina batean, idazlan eta matematika apunteak ondoan eta telefonoa besarkatzen nuela.
Hitzak bai, asko eta oso maite ditudanak. Ea laster aurpegia ere ikusten dudan. Zurea, Irati. Muxu bat, potolo horietakoa.
Neri ere izugarri gustatu izan zait irratsaioa: Irati Jimenezei egindako elkarrizketa, Jonek dion bezala, mamitsua eta oso ederra; beste atalak ere, oso aberatsak, hausnarketarako bide eta entretenimendurako gai.Mila esker Irati, Ekaitz eta bertako partaide guztiei.Ia,halako batean, Iñaki Goikoetxea elkarrizketatzen duzuen, denon gozamenerako.
ResponderEliminarPoztekoa da, Jon, elkarrizketa gozagarri suertatu izana. Atal berriak ilusio-taupadak dira. Ahots ezberdinen arteko oihartzuna barrurago iristen da.
ResponderEliminarEz da ideia txarra, Leire! Ariketa bat proposatzen dizuet "Testuetan Sakontzen" ikasgairako. Galderak ere testuak direlako, eta galderetan zer sakondu asko dagoelako. Prestatu galdera sorta bihurri bat, eta erantzungo dituen norbait topatu, irakaslea, ikaskidea...
Egia da, bai, txeloari ordu zoragarri bat eskaintzen diozun bezala tarteka-tarteka guretzeko orduren bat ere hartu beharko genuke. Elkar aberastea bezalakorik ez dago!
Mikel gustuko ditut bi hitz horiek: hausnarketa eta entretenimendua. Ez da erraza larunbat goizetan (hainbeste gauza egoten da larunbat goizetan egiteko) eseri eta irratiari "begira" egotea. Baina, badakit asko horrela egoten zaretela irratiari begira, entzun beharrekoa ikusten ariko bazinate bezala. Eta entretenituta. Mila esker irratiaren barruan tirri eta tarra dabiltzan ipotxengan sinesteagatik.
Itaka erresumatik musika eta hitza ederrak datorzkit, eta ikustean, gure euskarak eta euskal literaturak bertan duen presentziak, izugarri pozten nau. Aupa bikote (Ekaitz eta Irati), benetan saio ederra zuzendu eta ekoizten duzue. Bejondaizuela.
ResponderEliminarEne! zenbat gozatu dedan Itaka saioa entzunez; Irati Jimenezekin izandako aurrez aurrekoa, zoragarria, eta gainontzeko atalak, aberatsak. Saioa, orokorrean, desberdina, gozagarria, bikaina... BEJONDAIZUELA, pastel hori labetu duzuen guztioi.
ResponderEliminar