2011-03-15

ITAKA (Biodibertsitatea_2011-3-5)



Negua da, neguko arratsalde hotz bat. Bi lagun jolasean ari dira, Amezketatik gora Aralarra bidean. Errekasto txiki bat dator garai bateko mina-bidean behera. Salto egiten duen aldiko izoztu egiten da pixka bat gehiago. Hari bat da errekastoa, irrist egiten duen mingain bat. Eta bi lagunak jolasean ari dira. Neua da eta oinutsik daude; ura izoztuta dator eta oinak uretan sartu dituzte. Eskumuturrak irribarre egiten die. Barrez ari da denbora. Hotz sentipenari nork denbora gehiagoan eutsiko. Hamabi segundo. Eternitate bat. Bi lagunetan txikienak amore eman du. Behatzak gehitxo uzkurtu zaizkio. Baina, berriro errepikatuko luke. Errekaren magia, esan dio lagunari. Oinak oraindik uretan ditu lagunak. Saltoka dator errekastoa. Salto egiten duen aldiko izoztu egiten da pixka bat gehiago.


Ez, oinak plisti-plasta, jolasean ari diren bi lagunak ez dira argazkiko Manex eta Edurne. Izan zitezkeen... Irudika ditzaket Goimeneko Teknikaria (Manex Aranburu) eta Hezkuntzako Ingurumen Aholkularia (Edurne Huesa), errekasto izoztuetan hotzikarei ausardia oparitzen. Martxoaren 5eko saioan aldamenean izan nituen bi lagun handiok. Bioaniztasuna genuen gai nagusia eta gustura aritu ginen, armiarmen sareez, otsoez, pinudietako poltsa zuriez, gizakiaren beldurrez...


Manex eta Edurnez gain, Aita Iparragirre Herri Eskolako (Idiazabal) ikasle, irakasle eta gurasoak izan ziren protagonista. Aste osoan zehar landu zituzten ekintza eta gaiak zuzen-zuzenean kontatu zizkiguten. Literaturari ere tartea egin genion olerki, bertso eta ipuinekin. Saio borobila izan zen Patxi Ezkiaga, Alixi Arrizabalaga, Joxe Goikoetxea, Juanma Garzia, Mari Karmen Urteaga, Tomas Urkia, Anttonio Berasategi Maider Agirre, Manex Aranburu eta Edurne Huesak osatu zutena; borobila eta esanguratsua.

Saioa entzun nahi izanez gero, egin koxk eta jaitsi eta gorde nahi izanez gero, egin klik http://blip.tv/file/get/Irati-Biodibertsitatea_201135285.mp3



Larunbateko saioaren jarraipena izan zen igandeko Zuhaitz Eguna. Mendi buelta, zuhaitz landatzea, talo tailerra... lan bikaina Izalgo herriak aste osoan zehar egin zuena. Ni Iñakik emandako ikasgaiarekin gelditu nintzen. Sastraka artean axari bideak atzematen irakatsi zidan, axari oinek egindako xenda-bidea bereizten, alanbreetan kateatutako ileak axariarenak direla sinestarazten. Eskerrik asko Iñaki!


5 comentarios:

  1. Saio ederra, edukietan aberatsa, eta guztiz anitza, egente eta estamentu ezberdinek partekatuaz.Biodibertsitatean/biodibertsitatetikelkarbizitza josten. Esan, esaten da, aniztasuna
    aberasten gaituen balorea dela, baina, ez dakit zenbateraino hori sinistu eta kontutan hartzen dugun. Lan asko dago egiteke, eta zuek, apurka- apurka, saiatzen zarete.Bejondaizuela.

    ResponderEliminar
  2. Bioaniztasunaren amaraunean bakoitza dagokion tokitik eta tokian, errespetuzko jarrera hartuz, elkar hurbildu, ezagutu, sentitu, bizi eta gozatu beharrean gaude, egunerokoa biziz, etorkizunean begirada jarriz.Saio ederra, kantuz eta hitzez. Segi horrela bikote, natur eta giza baloreetan ingurua zipriztinduz.

    ResponderEliminar
  3. Goierritik maitasunez17 de marzo de 2011, 12:16

    Bioaniztasunaren amaraunean bakoitza bere tikitik eta bere tokian, errespetuzko jarrera batez, elkar hurbildu, ezagutu, sentitu, bizi eta gozatu, egunerokoan eta etorkizunean begirada jarriz. Saio ederra, kantuz eta hitzez aberatsa. Segi horrela bikote, ingurua natur eta bizi baloreetan zipriztinduz.

    ResponderEliminar
  4. Orain arte esandakoarekin (Goierritik,Mila)bat etorriz, Naturarekiko komunio edo elkartze horretan datza, nire ustetan, eta neurri handi batetan, zoriona. Harrituta naukazu, Irati, zure programei,gozamena hutsa direla aitortu beharrean nago, arreta jarri eta zenbat denbora eskeintzen diezun eta zer nolako partehartzea lortzen duzun ikusita? irratia ez da, bada, zurea izango? Zein da sekretua? Muxu bat

    ResponderEliminar
  5. Ez, ez, irratie ez da nerea! Baina, sekretue hortxe dago... nere (gure) sentitzean! Gure bai... gurerik pe ez bailitzeke hain aberatsa izango. Egie esan erabat eskertuta naukate astero inplikatzen dien parte hartzaile guztik! Eta parte hartzailen arten, noski, zuek, entzulek, sartzen zeate!

    Mila esker laukote hitz eder hoiengatio! Erabat ados diozuen guztiarekin.

    ResponderEliminar