2011-03-04

EGIN APUSTU ZURE BURUARI (XXI)



Bazen behin Txanogorritxo izeneko neskatila alai bat. Beti gorriz jantzita ibiltzen zen; uda eta negu buruan beti txano gorria eramaten zuen. Zortzi litroko bi ontzi handi zeramatzan egun hartan amonaren etxera (neska indartsua zen bai, Txanogorritxo! Inork inoiz ez digu kontrakorik kontatu). Ura zeraman... amonarentzako eta amonaren ondoan bizitzen jarri zen aitonarentzako. Kantari, inguruko loreei begira zihoala, bat-batean... zer gertatuko... eta otsoa azaldu zitzaion aurrez aurre!

Otsoak ezustean harraptau zuen Txanogorritxo, eta eskuan zeramatzan bi ontziak lurrera erori zitzaizkion. Ontziak lurrera eta ura kanpora...

Otsoak beregain hartu zuen errua eta bere etxean zituen hiru ontziak oparitu zizikion Txanogorritxori; 16 litrokoa bat, 9 litrokoa bestea eta 7 litrokoa hirugarrena. Lurrera eroritako ur guztia (16 litro, puskatutako 8 litroko bi ontzietan zegoena) 16 litroko ontzian bildu (zer? ez duzuela sinestan? Egin froga, lurrera eroritako tanta bakoitza berriro ere biltzeko ahalegina egin... Txanogorritxok eta otsoak lortu zuten; zuek ez zarete gutxiago izango!) eta amonaren etxeraino lagundu zion otsoak Txanogorritxori. Amonaren etxean sartu aurretik, ordea, banaketa egitea erabaki zuten. Amonari zortzi litro eta bizilagun berriari beste zortzi litro eman behar ziotenez... ordubetez eta hiru ontziak erabiliz (16, 7 eta 9 litroko ontizak), bi ontzitan zortzi litro banatzea (zortzi litro justu) lortu zuten.

Eta hala bazan eta ez bazan... istorioak dio Txanogorritxo eta otsoa matematikak adiskidetu zituela.


Haiek ordubete behar izan zuten, lortuko al duzu zuk gutxiagoan? Urez beteta dagoen 16 litroko ontzitik zortzina litro lortu behar dituzu 16 litroko ontzi betea, eta zazpi eta bederatzi litroko ontzi hutsak erabiliz.

Animo! Ea ur tragoska bat irabazten duzun!

3 comentarios:

  1. kaixo!!!

    ordubete ez baina gaurkoa nahikotxo kostatu zait!

    ia argi eta garbi azaltzen dudan. A 16 litroko ontzia da, B 9 litrokoa eta C 7 litroko ontzia. lehenik zer egin dudan azaltzen dut, eta alboan, ontziek zenbat litro daramaten.

    pausu berak jarraitu behar dira, behin eta berriz:

    * 16 litroko ontzitik 9 litrokoa bete --> a=7 b=9 c=0
    * 9 litroko ontzitik 7 litrokoa bete --> a=7 b=2 c=7
    * 7 litroko ontzitik 16 litrokoa bete --> a=14 b=2 c=0
    * 9 litroko ontzitik 7 litrokoa bete --> a=14 b=0 c=2


    * 16 litroko ontzitik 9 litrokoa bete --> a=5 b=9 c=2
    * 9 litroko ontzitik 7 litrokoa bete --> a=5 b=4 c=7
    * 7 litroko ontzitik 16 litrokoa bete --> a=12 b=4 c=0
    * 9 litroko ontzitik 7 litrokoa bete --> a=12 b=0 c=4


    * 16 litroko ontzitik 9 litrokoa bete --> a=3 b=9 c=4
    * 9 litroko ontzitik 7 litrokoa bete --> a=3 b=6 c=7
    * 7 litroko ontzitik 16 litrokoa bete --> a=10 b=6 c=0
    * 9 litroko ontzitik 7 litrokoa bete --> a=10 b=0 c=6


    * 16 litroko ontzitik 9 litrokoa bete --> a=1 b=9 c=6
    * 9 litroko ontzitik 7 litrokoa bete --> a=1 b=8 c=7
    * 7 litroko ontzitik 16 litrokoa bete --> a=8 b=8

    listo!! buruketa benetan ederra, zaila baina ekinez lortu daitekeena! eskarrikasko.

    ondo pasa iñauterietan

    ResponderEliminar
  2. Niri amonak kontatzen zidana beste Txanogorritxo bat zen agian, inoiz ez dudalako entzun ura zeramanik. Ea asmatu dudan, baina agian ura gehiegi mugitu eta zorabiatu egin dut azkenean.

    16 0 0
    9 7 0
    9 0 7
    2 7 7
    2 5 9
    11 5 0
    11 0 5
    4 7 5
    4 3 9
    13 0 3
    6 7 3
    6 1 9
    15 1 0
    15 0 1
    8 7 1
    8 0 8

    Zortzina litro jartzea lortu dut behintzat.

    Ahaztu baino lehen, anonimnoak esan du hunkitu duzula. Normalean hunkitzen duzula, baina oraingoan gehiago.

    Muxu bat eta osteguneko gosarira arte!

    ResponderEliminar
  3. Bikain bikote (Leire eta Kimo)! Ez dakit, otsoaren beldur edo ur tragoska baten beharrean zinetelako... azkar eta ongi... usoak hegan egiten duen antzera.

    Leire, ostiral arte! Erakutsi goierritar gazteei naparren artista sena.

    Eta zuk Kimo Iñauterietan ongi pasako zenuelakoan edo ongi pasatzen ari zarelakoan..., gozatu!

    ResponderEliminar