2011-03-10

GAUR, MARTXOAK 8



Bai, gaur, martxoaren 10ean martxoaren 4ko kontuak dakartzat. Gaur, martxoaren zortzia delako.


Ordu erdi magikoa izan zen martxoaren 4koa, aurretik landutako guztiaren ispilu bihurtu zena, oraindik egiteko dagoenaren konpromiso (g)une bihurtu dena.

Hitzak, begiradek, irribarreek, eskuek, bular-taupadek, urduritasunak, konpromisoak... leku egiten dutenean, egutegiaren zurruntasunak, gizartearen nora ezak... ez dutelako zentzurik... guk horrela egin genuen, guk horrela egiten dugu:


Gure artista-senak nortasuna duelako.




Mozorroaren azpian izateak duelako garrantzia. Bizitzari aurrez aurre begiratzen diogulako.



Dantza pausoen marrazkiak etorkizuna irudikatzen digulako.
Euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez aritzen garelako... munduari ateak zabaltzen dizkiogulako.


















Parez pare elkarrekin aritzen garelako, distantzia berdinetan. Elkar ukitzen dugulako, elkarri hitzak estutzen dizkiogulako.


















Kanturako aukera ematen digulako, oihartzun berari bi ahots margotzen dizkiogulako.
Umorez irribarreak trukatzen ditugulako.

















Egindako lanak harrotzen gaituelako. Egiteko daukagunak elkarri eskua emateko indarra ematen digulako.



Guk horrela egin genuen. Guk horrela egiten dugu.

Ezberdintzen gaituenak harrotzen gaituelako.





Komuna, 2011ko martxoaren 4an

Hileko maitea,

zer moduz joan da azken hilabetea?

Hilero-hilero egiten didazu bisita, orain hamabi urte ezagutu zintudanetik,
eta beti harrapatzen nauzu esku hutsik,
oparirik gabe zuretzat; hainbeste eskaintzen didazun horrentzat.
Odolaren lehen arrastoak bizitzaren bidean.
Beti izan zaitut begiko,
baita izu aurpegiarekin begiratu zintudan lehen egun hartan ere.
Halere, astebete aurreratzen zaren egun horietan...

Badakit,
badakit hilero egoten zarela hutsunearen aienea beteko dizun irrintzilariaren zain,
sexu askearen irrikan.
Egingo dizut bai, zor dizudan oparia;
gaur ez bada, bihar...
etzi...

Eskerrik asko emakumea naizela gogorazteagatik,
une beltzetan gorritzen laguntzeagatik;
komuneko elkarrizketengatik,
eskerrik asko.

Bi ezpain marrubizko,

hurrengo hilbetera arte. Irati.


6 comentarios:

  1. Horrela behar du, txiki txikitandik berdintasunean hezi eta bizi.Lan eta ekimen txalogarriak, BEJONDAIZUELA.

    ResponderEliminar
  2. Sortzailea, bizia, hezitzailea, baloretan aberatsa. Hori da hori eskola egitea! Lan bikaina Irati eta konpainia! Eutsi horri!

    ResponderEliminar
  3. Arrazoia duzu, egutegiko egun bakoitza beharko genuke berdintasunean arnastu eta bizi. Besarkada lila bat , bihotzetik

    ResponderEliminar
  4. Eskerrik asko hirukote zuen hitzengatik! Ikasleek ere gustura hartuko dituzte!

    ResponderEliminar
  5. Irati eskerrik asko zure blogean guretzako lekutxoa utzi izana.
    ondo pasatu baita ikasi egin genuen antolatzen egon ginenean

    ResponderEliminar
  6. Helburua hori da, ezta Andrea? Ongi pasaz ikastea, eta era berean ikasiz ongi pasatzea!

    Honako pausoa eman duzu, eta ea noiz ausartzen zaren problemaren batekin!

    ResponderEliminar