AMETSEN NORANTZA
Bi neska ilehori, lihoaren ondoan; han atzean. Saioa eta Maite omen dute izena. Hala aurkeztu didate euren burua. Irribarre egiten diote irakasle iritsi berriari. Irakasle berria lasaitu nahi dute ziur aski; "lasai, hemen atzetik ongi zainduko dizugu ikasgela", horrelako zerbait esan nahi diotela pentsatu du irakasleak. Ni naiz irakasle berria eta eskertu egin diet begirada zintzoa. Ongi joan da ikasturtea, irakaslearen ustetan gehitxo hitz egin du bikoteak, baina, urte polita izan da. Urte berriak iritsi direnean, elkarrekin dantza egiten ikasi dute ikasle eta irakasleak, eta arrastaka ere ibili dira oholtza gainean, eta euskara ikasten ari diren gurasoen euskara irakasle ere bihurtu dira ikaslea eta matematika irakaslea.
Ikasgelaren bestaldean, armairuaren ondoan, begirada gozoko neskato saiatu bat dago. Maddi duela izena esan dit eta gertuan sentitu dut. Oso gertuan. Hala izan behar zuen, ama goierritarra omen du, zeraindarra. Sorpresa ederra izan da, goierritarrak Nafarroan! Badu zerbait berezia neskatoak, eroso sentitzen naiz eskua altxa eta galderaren bat egiten didanean. Urte berriak iritsi direnean, eskenatoki gaineko urduritasuna konpartitzen ikasi dugu, zeharkako txirularen doinua poesia hitzekin korapilatzen zaigu.
2.C-tik 2.B-ra. Inguruko izar ttikiei argi egiten die ilargiak. Ikasgelaren erdian dago eserita Ilargi. Nortasun handiko neskatila iruditu zait, indar handikoa. Jakin-mina piztu dit ikasturte erdian Marokora egin duen bidaiak. Sorpresa kaxa bat da neskatila gaztea, sekula ez nukeen pentsatuko haitz zorrotzetan gora hegan ibiltzen dena literaturari hain lotuta ikusiko nuenik aurten. Izugarri poztu nau horrek.
Ez, guztiak ez dira nire ikasleak izan. Baina, finean dena etxean gelditzen da; Leire ez da sekula nire ikaslea izan, bere ahizpa Saioa bai, ordea. Ahizparen etxeko lanak egiten hasi zelako ezagutu nuen Leire. Ditxosozko matematika problemak! Zorionekoak! Neska bikaina da Leire, poltsikoan malkoak sartu eta poltsikotik irribarreak ateratzen dituena. Urte berriak iritsi direnean, amonekin antzerkiak egin ditugu, ideiak partekatu ditugu, emozioak oparitu ditugu eta ostiral eguerdietan elkarri muxuak ematen ikasi dugu.
Ez, mutila ez dut ezagutzen. Badakit artista handia dela, aurpegian antzematen zaio; baina, ez, ez dut ezagutzen. Ni joan eta bera etorri egin da; bideak ez gaitu gurutzatu. Gaur arte. Eta ezagutu egin nahiko nuke, gertuan sumatzen dut etorkizunean. Unai duela izena. Hori baino ez dakit. Eta artista handia dela eta lantxoren bat egiten nire ondoan ikusten dudala.
Ikasleak ziren eta lagunak dira. Hazi egin dira, eta gure ametsek norantza berean zabaltzen dituzte begiak.
Ekaitz Burlatako Askatasuna Institutuko Leire Alonso, Maddi Gartzia, Ilargi Perez, Unai Casado, Maite Arizaleta eta Saioa Gonzalo ikasleekin batera, Ordiziako Jakintza eta Lazkaoko San Benito ikastoletan izan zen martxoaren 11n azken asteotan ikasgelan landu duten Lo aurreko hitzak emanaldia eskaintzen. Sormena ikasgelako lau hormetatik kanpora atera eta adinkide dituzten neska-mutilekin partekatzea aberasbide dutela sinetsita, Sormen elkartrukeak ekimena jarri dute abian Burlatako Askatasuna Institutuan. Lehenengo ateraldia Goierrira egin dute, akordeoi, zeharkako txirula eta biolontxeloaren doinu goxoak lagun, beraiek sortu eta ondutako ipuin, olerki, elkarrizketa eta melodiak ezagutaraztera. Hiru ordu laurdeneko saioan, ipuin tradizionalen mezuak, maitasuna, zoriona eta sormena bera izan zituzten mintzagai artista gazteek. Eta eguna borobildu...
Segura Irratian borobildu zuten! Larunbat goizeko Itaka saioa grabatu baitzuten. Lan bikaina kuadrila egiten ari zaretena, zoragarria da gertuan sentitu izan ditudan ikasleek gertuan jarraitzen dutela ikustea.
Saioa lasai-lasai jarri eta entzuteko modukoa da. Saioari amaiera Unaik gomendatutako Mago de Oz taldearen La Rosa de los Vientos abesti zoragarriarekin eman genion.
Saioa entzun nahi baduzue, egin koxk, gaztetasunaren magiak harrapatuko zaituzte!
Saioa jaitsi eta gorde nahi izanez gero http://blip.tv/file/get/Irati-ITAKALoHartuAurrekoHitzak_2011312765.mp3

ZE ARGAZKIA ETA ZE ITAKA POLITA ZELAKO KUADRILLA DA HORI UNAI MILA ESKER ABESTIAGATIK ASKO GUSTATU ZITZAIDAN SEGI HOLA ETA EKAIÑEN IKUSIKO GARA IGARTZAN
ResponderEliminarMaitek dio ez dela ilehoria. Saioak dio ez dela handia. Uste dut inork inoiz ez duela esango Maddi saiatua ez denik edo begirada gozoa ez duenik (eta irribarrea, eta ahotsa, eta flauta doinua...). Ilargi... bai, distira dauka. Baina ez, Leirek ez dio sekula ahizpari etxerako lanik egin. Hura ez zen etxerako lana. Ez behintzat lehenengo mailako ikasle batek ebazten jakin beharreko problema (matematikariren batek ere ez du jakingo...). Leirek lagundu egiten du ahizpa zenbaki artean igerian hasi eta nora joan ez dakienean. Behin Alex izeneko mutiko zoragarri bat lagundu zuen moduan (kriston problemak ebatzi zituen), Maddi adiskidea ere, zenbaki artean galduta ikusten zuenean, laguntzen zuen era berean. Baina egin... ez, egin ez.
ResponderEliminarEa antzerkiak, emozioak, ideiak eta muxuak gehitu, edo biderkatu egiten diren, ditugun (hamaika oinarriko logeritmorik ez dugu egingo muxuekin, ezta? =P).
Irati behin ordenagailuaren pantaila aurrean ezagutu nuen matematikaria da. Hurrengo goizean niregana etorri eta irrribarre bat oparitu zidan, nik ordutik ordenagailuaren aurrean egin ditudan horiek bezain potoloa. Irati ostiral arratsaldeei txokolatezko iturrietan bustitako hitzak jartzen dizkien emakume handia da (bi metrokoa?). Muxu kiloak kontatzen irakatsi zidan begirada xamur artean. Irati egunen batean elkarrekin dantzan ibiliko garela zin egin nion emakume berezia (arraroa ere bai?) da.
Eskerrik asko ostiralekoagatik. Eta beste ostiral, astearte eta tarte guztietakoagatik ere bai. Kakak kaka, itzuliko naiz, noski, paraje zoragarri horietara.
Hitzak zoragarriak dira, sakontasun eta irakasbide handikoak, melodia goxoz apainduak. Oso gustora egon naiz irratsaioa entzuten. Segi horrela gazteak!
ResponderEliminarEgun neketsua baina gogoangarria izan zen ostiralekoa, gozatu ederra hartu genuen nola nik hala nire ikasleek. Adinkide dituzten ikasle eta Segura Irratiko entzulei azken asteetan landutakoa duin eta egoki plazaratu genielakoan nago. Hemendik sei ikasleak zoriondu nahi nituzke eta eskerrak eman San Benito eta Jakintza Ikastolei eta zuri, Irati, ekimen polit hau gauzatzen laguntzeagatik. Segi dezagun, bada, sormena elkartrukatzen!
ResponderEliminarKanta bikaina bai, Gorka, Unaik aurkeztu ziguna, niri ere izugarri gustatzen zait. Ekainean elkartuko gara Igartzan!
ResponderEliminarNi-ri...zoragarria zara! En fin! Klasean sartu aurretik irakaslea negarrez jartzea ere... etxeko lanena... bai... hiperbole handi bat... Saioak ederki betetzen zuen (du) bere lana. Irakurri diozu Gorkari... Ekainean ikusiko dugu elkar Igartzan!
Mila esker Andoni!
Bejondeizula Ekaitz... gaztetxoei zabalik dituzten bideetan aurrera bultzada txikiak eman eta behar denean eskua emanda laguntzeagatik. Lan bikaina egiten ari zarena!
Ni Itakako entzule xume bat naiz, astero-astero irrati aurrean jarri (oso gogotsu) eta asko ikasi eta asko gozatzen duena. " Lo aurreko hitzak " irratsaioarekin, harritu, asko harritu naiz, ikasi, ez gutxiago, eta gozatu, ikaragarri. BEJONDAIZUELA seikote/zortzikote, segi horrela ametsak gauzatzen eta emozio/sentimenduak bizitzen eta partekatzen.
ResponderEliminarIrratsaio eder bat ikusteaz gain,eskola lanetarako estilo berri bat ere ikusten dut, eta horrek izugarri pozten nau, premia handia bai dago. Ikasleak eta irakasleak adiskidentzan, eskutik hartuta, proiektu bera jorratzen eta lantzen. Eskola bat irekia,gelako lau hormetan izkutaturik gelditzen ez dena, guztiok dugun sormen eta artista sena horri erantzuten dakiena, eta gainera, partekatzen eta zabaltzen jartzen dena. Erreto ausarta bezain ederra eta txalogarria.Ametsei bere bidea egiten saiatzen garen momentutikan , bizirik gaudela , seinale. Testuak zoragarriak, euskara landuan eta emozio eta sentimenduez, blai. Musika egile eta joleak, hamarrekoak.
ResponderEliminarAupa Irati eta blogkideok! euskaljakintzakoen blogean ikusgai duzue emanaldiaren zati bat. Emanaldi eta irratsaio bikainak eskaini zenizkiguten, benetan! Mila esker, eta segi horrela!
ResponderEliminarAupa Aza! Ordiziarra behar du honek izan... derrigor! Bareak harrapatzen bahau!
ResponderEliminarJaso dut bai esteka, Maitek bidali dit (mila esker ;-)), beraz, ikusi nahi duenarentzat... Beñaten idatzi eder bat eta bideo polit bat topatuko duzue...
http://www.euskaljakintza.com/2011/03/21/musika-eta-poesia-burlatatik-ordiziara/
Goiko sarreran ere egingo diot lotura.
Mila esker zuri! Eta tarteka-tarteka hurbildu bare hau asetzera...
Eskerrik asko Mila, poztekoa da irratiaren bestaldean zu bezalako entzule finak daudela jakitea.
ResponderEliminarHorretan sinesten dugu, Mikel! Mugimenduan, sormenean, trukean, ametsei bideak eraikitzean... Mila esker!
Aurreko baten,Hitza tarteko, izan nuen zuen berri; entzun, entzuna nuen erabat napartuta zabiltzatela, napartuta eta oso pozik, gainera. Ez det inongo zalantzarik euskarak eta euskalgintzak izugarri irabazi duela zuekin, Naparroan.Bejondaizuela Irati, Ekaitz eta artista txiki handi horiei. Sortu, landu, zabaldu eta gozatu. Segi horrela ametsak errealitate bihurtuz, eta, bizitza zukutzen eta bizitzen.Muxu potolo bat, adio.
ResponderEliminarBueno, Nafarroa handia da, baina... bakoitzak bere inguruan eginez gero, pittinka-pittinka...
ResponderEliminarLehen ikasle batek mundua ezin dela aldatu esan dit; imajina dezakezu nire erantzuna (nire galdera): zuk ezer egiten duzu? Hausnartzen aritu gara biok... Ondorioa garbia da...
Muxu potolo bat zuri era, Karmen. Guk lanean jarraituko dugu, ilusioa galdu gabe.
saioa oso ona zelako lana egiten du ekaitz bejoindaizuela
ResponderEliminarBai, bai, Ekaitzek lan handia egiten du. Mundiala da, Ekaitz! ;-) Bejondaiola!
ResponderEliminar