2011-11-04

EGIN APUSTU ZURE BURUARI! (VI)



Ehun biztanleko herri batean ehun gari-poltsa banatu dira; gizon bakoitzari hiru gari-poltsa eman zaizkio, emakume bakoitzari bi eta umeei gari-poltsa erdia (nor ote da banatzaile lotsagabea! Muturra behar da gero...). Zenbat gizon, emakume eta ume daude herrian?




Hara bi lotsagabe! Gari-banatzailea eta problema aurkezten ari dena... bai... emaitza zehaztuko badugu... daturen bat gehiago behar dugu, ezta?

Demagun herrian gaudela (bai, bai, imajinatu garaia eta jenzkera eta tripa zorrien doinua...) eta herri sarreran nekazari batekin eta adin txikiko bere semetxoarekin topo egiten dugula.

- Zurea al da ume hau? - galdera egiten duena zu zara...
- Bai, seme-alabetan txikiena da.
- Zenbat urte dituzu, txiki? - zuk txikiari.
- Anai-arrebak bezainbeste.
- Eta zenbat anai-arreba dituzu?
- Herriko gainerako umeek bezainbeste.

Ume egoskorra (hori zuk zeure buruari esan diozuna)... aitari galdetzea onena...

- Zenbat ume daude herri honetan? - zuk nekazariari.
- Ez nuke zehatz esaten asmatuko... baina, umezurtzik ez dago, ume bazterturik ere ez eta gurasorik gaberik ere ez dago, guztiek dute euren aita eta ama.

Pittin bat lasaitu zaitu erantzunak... baina, ez askorik... galderak hor jarraitzen du zintzilik eta ez omen dago kontatzeko besterik...

Zenbat gizon, emakume eta ume daude herrian?


4 comentarios:

  1. Hirugarren ilaran ikasle batek eskua altxatu du.

    - Ez dut ulertzen. -Esan du irakasleak begiratu dionean.
    - Garia. Gosea. Herritarrak. Umeak. Emakumeak. Gizonak.
    - Ez dut ulertzen zergatik gizonei hiru, emakumeei bi eta umeei erdia.
    - Nik ere ez. Baina gaurkoan zenbakiak dira gaia. Justiziaz beste batean arituko gara.
    - Horrela bada, berriz esango dizut: ez dut ulertzen.
    - Zenbakiak?
    - Beno, zenbakiak... halako zerbait. gurasorik gabeko umerik ez dago. Seme-alabarik gabeko gizon edo emakumerik bai?

    Ikaslea begira geratu zaio irakasleari, erantzunaren zain izango da.

    ResponderEliminar
  2. Bai, noski (tira... noski zertara datorren oso ongi ez dakit baina...)! Seme-alabarik gabeko gizon eta emakumeak badaude!

    Ea... korapiloa pixka bat argitze aldera...

    Argazkia baino lehen esandakoarekin aukera ezberdinak biltzen ditugu, horregatik daukagu datu gehiagoren beharra... ondorengo elkarrizketan esandakoek zehaztuko digute aukera posible horietatik zein den zuzena...

    (irakasleak ikasleari hamarrekoa jarri nahiko lioke... lasai... ez dago presarik...)

    ResponderEliminar
  3. Ez dut ulertzen irati aze nahhaste borrastea ez dut ezer ulertzen

    ResponderEliminar
  4. Sentitzen dut, Mikel, nahaste borrastea... matematikak edo hizkuntzak edo Iratiren buruak batzuetan halako kontuak izaten ditu... tira, korapiloa askatu behar dugu eta hemen pista-laguntza batzuk aurrera egiteko...

    1.- Lehenengo bi esaldietatik hiru ezezaguneko ekuazio bat planteatu eta soluzio bat baino gehiago aterako zaizkizu (haztamuz-probatuz egin behar... oraindik ikasgai hori urruti samar duzu eta!)

    2.- Soluzio bakarra lortu behar dugunez, adi irakurri elkarrizketa... hor pistak...

    3.- Gaztetxoa da umea. Adibidez, 4 urte baditu 4 anai-arreba dituela esan nahi du...

    4.- Familia guztiek seme-alaba kopuru bera dute.

    5.- Umerik ez da "suelto" gelditzen.

    Ea bost eguneko tartean korapiloa askatzeko gai garen! To, bultzadatxoa...

    ResponderEliminar