2011-11-22

ITAKA (Felix Eskisabel 2011-11-19)


Euri arrastoen azpian iragan pausoek edalontziak betetzen dituzte. Euria ari du harkaitzarte, haran estu itzalez betean. Bost
ak eta erdi dira, arratsaldea errepide ertzeko erreka txikietan behera dator.

Atari polita du Espilla baserriak. Ongi-etorriko besarkada askorentzako lekua dago Espilla baserriko atarian. Zain daude. Pili eta Olatz. Atea zabalik dago. Begirada pausoen aurretik iritsi zait sukaldera. Irrika izango da edo urduritasuna edo jolaserako gogoa. Gaur oroitzapenekin egingo dugu jolas eta hitzarekin eta eztarrian trabatutako isiltasunekin.

Bixkor jarri da zutik. Felix naiz esan dit. Eta irribarre egin diot. Eskerrik asko, Felix, aukera eder hau emateagatik. Xabi ere pozik dago aitaren ondoan.

Mahai handiaren bueltan eseri gara Xabi, Pili, Olatz, Joxe eta ni. Felixi begira gaude denok. Begirada polita du Felixek. Umeak dabiltza bizikletan Felixen begietan. Mahaira luzatu du begirada Felixek. Rec. Grabatzen hasi gara. Asko du kontatzeko...








Azaroaren 5ean izan ginen Espilla baserrian. Aspaldiko asmoa genuen. Garai bateko kontuak ezagutu, bildu... garai bateko kontuekin jolas egin... Azaroaren 5ean izan ginen Espilla baserrian. Azaroaren 4aren biharamunean. Laurogeita bi urte bete zituen Felixek azaroaren 4an.

Felix Eskisabel Zurutuza -> Ataun San Martingo Arrondo auzoko Espilla baserrian jaio zen. Mikela, Maria, Daniel apaiza eta Xeperen anaia; Iñaki, Pili, Josu, Mari Lurdes eta Xabiren aita; Inazio eta Felixianaren semea eta Martina Izagirre Imazen senarra.

Felixen hizketaldiarekin gozatzeaz gain, Patxi Ezkiagak oroitzapenak oparitu zizikigun eta Joxe Goikoetxeak Espilla izenaren nondik norakoak azaldu zizkigun eta Joseba Barandiaranek Santutxun jarri gintuen hausnartzen eta Hitzontzirekin ikasi egin genuen eta barre egin genuen... eta azken kantua Mikel Urdangarinekin abestu genuen. Azken disko berrian "Gaur gurutzatu gara" kantuari egin dion moldaketarekin.

Saioa entzun eta jaitsi nahi izanez gero...


http://www.divshare.com/download/16226223-c5d

4 comentarios:

  1. Benetako altxorra, Irati!
    Hori da hori hizketarako jarioa eta aberastasuna! Horrelako saioak maizago egin behar zenituzkete. Eskerrik asko eta segi holaxe.

    ResponderEliminar
  2. Urte batzuk ditugunoi urtetan atzera egiteak, sentibera, emozionalki umel jartzen gaitu, neri behintzat bai; ez hori bakarrik, balio izaten du, baita, konturatzeko, hain urte gutxietan gauzak asko aldatzen dijoaztela, onerako, txarrerako... auskalo! fikti fikti esango dugu. Irratsaio bikaina, izugarri gustatu zait, neri eta nire ingurukoei.Mila esker polittek!

    ResponderEliminar
  3. Jonek dion moduan hizketarako jarioa erraza eta oso aberatsa; gozatu edarra eraman dut irratsaioa entzuten, irrikaz nago hurrengoa ere entzuteko. Bejondaizula Felix, eta zuei, bioi, Irati eta Ekaitz, segi horrela gure belarriak goza araziz eta barrualdea xamurtzen. Besarkada bat, bikote.

    ResponderEliminar
  4. Zarrak berri, oso ongi Felix! Bejondaizula.

    ResponderEliminar