Errepideko asfalto hotzean barraskilo bat urrutian datorren barraskilo handiago bati begira. Euri egin berritan bi adar tenteekin agur egiten dio barraskiloak barraskilo handiagoari. Badirudi zain dagoela, bizkar gainean daraman etxea beteko dion norbaiten esperoan. Sukalde hotzeko paretetan zintzilik begirada distiraz beteak jarriko lituzke. Ohe gainean pentsamendu ibiltariak eta komuneko ispiluan bi esku, umezurtz gelditu zaion besarkadaren berogailu.
Egunetik egunera pittin bat gehiago hustutzen zaio barraskiloari gainean daraman etxea. Ia sentitu ere ez du egiten. Eta bitxia da sentsazioa. Hutsuneak gero eta gehiago pisatzen baitio. Lehen etzanda ematen zituen pausoak, orain makurtuta egiten du aurrera. Eta begira jarraitzen du, aurrean duen barraskilo handiagoari begira, harrituta. Barraskilo hanidaren handitasunak harritu egin du. Begirada distiraz beteak eta pentsamendu ibiltariak eta eskuak ehunka eta milioika izango dituela pentsatu du barraskiloak eta bana eskatuko dizkiola. Mesedez eta arren.
Barraskiloak ez daki, ordea, aurrean duen barraskilo handia autokarabana bat baino ez dela. Eta autokarabanetan begirada distiraz beteak eta pentsamendu ibiltariak eta eskuak soberan ez eta faltan izaten direla...
Errepideko asfalto hotzean barraskilo bat urrutian datorren autokarabana bati begira. Euri egin berritan bi adar tenteekin agur egiten dio barraskiloak autokarabanari.
Fermin Etxegoien -> Neurona izanik, ez dakit zeurona izan ote daitekeen. Lau neuronako autokarabanak ez dakit gurpilik behar izaten ote duen. Ekaitzek perfekzioaz askorik dakiten ere ez dakit... Kalakan aritu gaitezke neuronaz eta zeuronaz, autokarabanez eta ekaitz perfektuez... Ferminekin... oñatiar bilbotartuarekin... idazlea da, eta irrati esataria, eta gidoilaria... Femin Etxegoien.
Honatx urriaren 29an elkarrekin Itakan izan genuen solasaldia.
Ferminez gain, Joxe Mari Gabiriak ere uso artean bisita egin zigun:
Joxeren esku artera txoriak mokoan "aro" hitza hartuta egin zuen salto:
Eta hitz ontzia betez, Hitzontzirekin jolasean ere ibili ginen, Iñaki Etxeberria lagun hartuta:
Eta azken kantua... Mikel, Uxue eta Eñautekin, Markez, Alberdi eta Elorrietarekin batera abestu genuen:
Gaur urriaren 29ko saioa pusketaka, pastela zatika ere gozagarri izaten delako, zatika ere aho-bete daitekeelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario